Kartel batean “Beti Mugan” irakurtzen duzularik

Gorka Bereziartua
6

Beti mugan
Beti mugan

Pentsatzen duzu oker dabiltzala esaten dutenak, garaiotan kaleko afixek indar komunikatiboa galdu dutela. Niri dagokidanez behintzat. Bazkaltzera, Lasarte-Oria zeharkatzen duen A-1 autobidearen azpiko zubitik —oso inguru undergrounda, bide batez— eta, normalean diskoteketako festen kartelak dauzkaten habeetan Ikultur jaialdiaren iragarkia. Maiatzaren 14an ariko da Hondarribiko taldea Irungo Ficoban.

Bai, badakit: Delorean, Rinoçerose, Front 242, Vive la Fête… horiek ere ariko dira Ikulturren. Eta Def Con Dos, O’Funk’illo… baietz, baietz. Baina ulertuko duzue: hamar urte nituen Beti Mugan desegin zenean. 1998an Esan Ozenkik ateratako Batzen bildumari esker ezagutu nituen; eta geroztik, beti pentsatu izan dut gutxiegi baloratu dela haien ekarria. Ama Sayrekin batera, AEBetako rock alternatiboaren erreferentzia ugari zabaltzen lagundu zuten euskal musikan. Eta ez ditut inoiz zuzenean ikusi.
Oraingoan bai. Eta hanka ebaki beharko didate —esateko modu bat da— joan ez nadin.
Bitartean, Mugaz muga kantaren bideoklipa, itxaron-larria baretzeko.

PS: Bide batez, bideo ugari dauzkate Interneten; 90eko hamarkadara itzuli nahi baduzue, ez da aukerarik txarrena.

6 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA