Boligrafo Gorria
Literatura
by Gorka Bereziartua
  • Literatura

Komikia ere digital, eta Saure bidea urratzen

Gorka Bereziartua
2010-04-21
1

Horrelako sagarrak, XXI. mendeko Newtonek
Horrelako sagarrak, XXI. mendeko Newtonek

Asko ari gara liburu digitalaz prentsan, baina orain arte, letra hutsez egindako literaturak hartu du albisteetan protagonismo erabateko, absolutu eta totala. Komikiak ere bide barrijak hartuko ditu ordea, eta ez legoke gaizki arreta pixka bat eskaintzea. Eta zer hoberik euskal argitaletxe baten ekimenari erreparatzea baino?
Atzo goizean jakin nuen Saurek hemendik aurrera liburu guztiak digitalean zabalduko dituela. Eta aurrenekoa, Edorta Corpasek, Victor Araquek eta IƱigo Sarasolak egindako Newton, Torrijo superordenagailuaren aurka, doan deskargatzeko moduan jarri dute euren webgunean.
Isaac Newton aurkituko duzu komiki horretan. Baina gaur egungo munduan bizi den Newton: esperimentu bati esker berpiztu dute eta hara non dabilen, XXI. mendean, eskuko telefonoekin eta espageti elektronikoen kiribilgailuekin ezin konponduta.
Garai arraro hauetara ekarrita, dena da diferente. Honezkero, Isaacek ez du arbolatik eroritako sagarren beldurrik… baina Apple markako ordenagailuak ere, ez dira makalak buru gainera eroriz gero.
Gehiago gura duenak, argibide sinple-sinple batzuk jarraituta deskarga dezake komikia. Segapotoak prest?

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

komikialiburu digitalanewton torrijo superordenagailuaren aurkasaure
1 Iruzkin
    Tweets that mention Komikia ere digital, eta Saure bidea urratzen — Topsy.com (e)k dio: Erantzun
    2010-04-21, 14:32

    […] This post was mentioned on Twitter by Euskal blogosfera. Euskal blogosfera said: #euskalblogosfera Komikia ere digital, eta Saure bidea urratzen: Asko ari gara liburu digitalaz prentsan, baina or… http://bit.ly/ddRuKS […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Anson, batzuetan, harrigarria da2010-04-19
Samaranch, frankista olinpikoa2010-04-21
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA