Zergatik egiten dira bertsio batzuk ezagun, kanta originala askoz hobea denean?

Gorka Bereziartua
0

Tom Waitsen 'Closing time' diskoaren azala
Tom Waitsen 'Closing time' diskoaren azala

Publikoak nahi duena lortzen du, arrazoi zuen The Jamek Going Underground kantan. Baina batzuetan ikusten duzu jende guztiak —gustu tamalgarria erakutsiz, ene uste harroan— kanta baten bertsio kaxkarrena aukeratu eta arrakastatsu bihurtzen duela. Eta originala, maiteago duzuna, bide bazterrean geratzen da.
Beti egin zait nahiko mingarria The Eagles taldearen Ol’55 entzutea.

1974an argitaratu zuten, On the border diskoaren barruan, eta majo saldu zen. Tom Waitsen jatorrizko kanta, urtebete lehenagoko Closing time zabaltzen zuena, askoz apalago ibili zen zerrendetan. Eta, merkatuaren lege krudela, abestia lotuago agertzen da gaur egun The Eagles taldearen izenera, Waitsenera baino.
Baina konparatu biak, otoi. Hemen duzu jatorrizkoa:

Eta hemen berriz, The Eaglesen bertsioaren bideoklipa:

Benetan: niri bakarrik iruditzen al zait bigarrena mengela, biguna eta sakontasunik gabea, aurrenekoaren aldean?
Ez dakit zergatik gertatzen diren horrelako gauzak. Egia da: publikoak nahi duena lortzen du. Ez dago ezer egiterik kapitalismo musikalaren axioma horren kontra. Baina, The Jamen kantak zera ere esaten zuen: “But I want nothing this society’s got”. Beraz, goazen underground.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA