'Eta tira tunba': Joseba Tapia txapel gorriarekin hurrengo diskoan

Gorka Bereziartua
0

Joseba Tapia (Arg. Dani Blanco)
Joseba Tapia

Agur Intxorta maite-rekin 36ko gerrako errepertorio (niretzat behintzat) ezezaguna berreskuratu zuen mende honetako euskaldunontzat, eta hurrengo diskoan XIX.era bidaiatuko du. Irailean izango da kalean Joseba Tapiaren Eta tira eta tunba, 23 kanta, Bigarren Gerra Karlistako bertsoak musikatuta.
Dagoeneko webgunean zintzilikatu du pieza berrietako bat. Karlistaren panparroikeriak du izena. Aurreneko entzunean Emir Kusturica etorri zait burura; disko osoa entzun behar. Horretarako xantza, maiatzaren 28an, Usurbilgo Sutegi kultur etxean, 20:30. Edo ekainaren 4an, Larrabetzun, Literaturiaren aurreneko egunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA