Gojirak EHZ Festibalean joko du eta…

Gorka Bereziartua
0

Gojira taldeko kideak
Gojira taldeko kideak

… ni akordatu naiz Gorka Urbizuk gurean idatzi zuen artikulu hartaz. Ez naiz oso metal zalea, baina horrek ez du ezagutza falta justifikatzen. Horregatik, lotsa pixka batekin aitortuko dut, iritzi hari esker izan nuela aurrenekoz taldearen berri.
Honela zioen Urbizuk:

Batzuetan ematen du The Arcade Fire gustuko ez badituzu estralurtarra zarena. Aldiz, Gojira bezalako taldeei apenas egiten zaien kasurik euskal prentsan. Munduko metal aldizkarietan urteko onenen artean agertu da talde hau, Metallicak euren birara gonbidatu berri ditu, baina gurean inork ez ditu elkarrizketatu. Honek ez luke ezer larritik, ez balitz Gojira Baionakoak direla. Baina klaro, hau heavy metala da, eta gainera, nori interesatzen zaio Iparraldea?

Kontrakoa erakusten hasteko, bihar lehenengo aukera: gaueko hamarretan hasiko da baionarren kontzertua EHZn.
Informazio gehiago: www.gojira-music.com eta www.ehz-festibala.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA