Life is Lif (edo Lif is life, nahi bezala)

Gorka Bereziartua
0

Lif
Lif argazki zahar batean (Juxe, Musikametak)

Harritu antzean geratu ginen larunbatean, Irungo Moskuko jaietan Lif taldeak eskaini behar zuen kontzertuaren aurretik. Soinu teknikariak Opus-en Live is Life jarri zuen, patxanga-giroa, eta ondoko batek txistea, life is Lif. Tweet baterako ematen zuela esan nizun Manex, eta azkenean post honen titularreraino iritsi da, horrelakoa da nire imajinazio falta abuztu bukaeran.
Egia esan, ikusminez hurbildu nintzen Irungo plaza gorrira. Ez dira alferrik pasa bederatzi urte Lifek azken diskoa atera zuenetik; bere garaian behin bakarrik ikusi ahal izan nituen zuzenean, artean bigarren CDa argitaratu gabe zutela eta hondarribiarren bi lanetatik * (Asterisko) titulua duen hori iruditzen zait borobilena oraindik ere. Dena dela, aurreneko lanekoak ere tiro bat bezala joan ziren, Zuretzat kantan soinu arazoak izan arren. Maitatzen dut eta NacĂ­ sin carnet abestiekin jo zuten goia nire ustez; ikusle bat behin, bitan, hirutan igo zen agertokira, baita salto egin ere, garai hobeetako kontzertuak gomutan. Eta ez ziren bukaerako sorpresa eman gabe joan: Rollins Banden poderioa, Do it kantaren bertsioan. Hardcore ukabilkada.
Zalantza gutxi: bizi-bizi dago Lif.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA