Europa osoko musika zaletuentzat erreferentzia bihurtu da Bartzelonako Primavera Sound jaialdia. 2001ean hartu zuen gaur egungo formatua eta beraz, 10. edizioa izango da aurtengoa. Urteurren hori kontuan hartuta, blog honen ohiko egileak zerbait berezia egitea pentsatu zuen, fitxaketa bat, indiejendeak hainbeste maite dituen taldeen kontzertuak luma zorrotzez kronikatzeko. Gogorrak izan dira negoziazioak, momenturen batean etsitzeko zorian egon dira bi aldeak, baina azkenean, Monopolyko billete-sorta potolo bat ordainduta itxi da tratua. Ez dago astirik Boligrafo Gorriaren kamisetarekin aurkezpen ofizialik egiteko, baina konfirmatzeko moduan naiz: bihartik aurrera, Beñat Sarasolak txoko honetan letra bihurtuko ditu jaialdiko soinuak. Euskal Herriko pastantiojoak, ez ezazue galdu!
10 Iruzkin
Enpresa pribatu batek bultzatu eta ordainduriko kultura hedatzen eh…
San Miguel, Gaztea eta BBKlive… salba gaitzazue!
Are gehiago: enpresa pribatu batean lan egiten dut. Burges putakume bat naiz, gillotina nazatela. Eta, portzierto: Gaztea publikoa dela uste dut.
Gaztea, publikoa da? Ostia! Eta non hartu daiteke parte? Ala publikoa diozu, denon diruarekin ordainduta?
Eztabaida sahiesten ari zara. BBK-k BBKlive antolatzen duenean… bankeroek kulturarekiko duten grinak mugiarazten dutela “izerdi asko botata” lortu duten dirutzaren zati txiki bat inbertitzera? Uhmmmm… zeinen azkar ahazten ditugun bestelako eremuetan defenditzen ditugun baloreak, gure talde kuttuna omen dena ikusteko aukera dagoenean.
Shakirari buruz hitz egiten amaitzeko itxura guztia du asuntubak.
Hala ere, ez izan hain gogorrak Boligorriarekin. Jaialdian egongo dena eta kronikak idatziko dituena ni naiz, eta beraz, ni naiz akelarre kapitalista honen erantzule. Bloga “alokairuzko sabela” besterik ez da.
Osasuna!
P.D: Patxik zioen “eztabaidari uko egiten ari zara“.
P.D2: Anti-pastik dio “Eztabaida sahiesten (sic) ari zara”.
P.D3: Beste sinonimo batzuk: alboratu, baztertu, ekidin…
Anti Pasti, edo Patxi, Gorkaren blogaren jarraitzailerik sutsuena izango zara ziurrenik. Nik ere jarraitzen dut, baina zu ere beti hor zabiltza, kulturazale honek zer gomendatzen duen enteratu eta jarraitzeko, nahiz eta hemen gero bere aurka egiten saiatzen zaren.
Ziur Gorka ere pozik dagoela zurekin, nahiz eta berak ere haserre plantak egiten dituen.
Beñat bitartean hor… zai… tabernan barra eusten egoten diren horiek bezala…
Sinonimo gehiago: itzuri, aldendu, desbideratu, oihertu, bidetik irten.
Elkarrizketan gaia aldatu edo bestearen arrazoiei ez-entzuna egitearekin lotutako lokuzioak: hitz beste egin, entzungor egin.
Ospa egitearekin zerikusia duten lokuzioak: hanka jokoa egin, polainak jaso*, ehun deabruen jauziak ihes egin, oinak astindu.
* Demonio polita espresioa.
Ados. Trollak badira. Baina trollaren egiak berdin balio du (bankeroarenak baino gehiago, DJ.A.). “Hori jeloskor zaudelako diozu” esaten dizunak ere badaki aipatutakoak agian errealitatea pizten duela. Esateko intentzioak gutxienekoa behar luke.
Beraz, ados AntiPastis-ek nahastu du publikoa eta pribatuaren kontua. Baina uste dut zioena ulergarria zela ez? Eta nik neuk ere eskertuko nuke irakurketa ekonomiko bat (Diagonal edo LMD edo Viento Sur edo enparauetan ekonomista edo antropologo batek egina) kapitalismo kulturalaren fenomeno hauei buruz -makrojaialdiak alegia, Fusion eta EHZ dakidala salbu.
Edozein kasutan AntiPastis-en gaizki-ulertua beste bat da, ene uste apalean. Produktu kultural baten alde ezberdinak azter daitezke eta ez zertan denak aldi berean. Shakirarenean esan nuen, errepika dezadan: azter daiteke produktuaren ideologia (Gorka Bereziartuak orduan egin zuena kolonbiarrarekin), kontu ekonomikoa (nork dirua, zenbat, katxeak, langile bakoitzak, ze interesekin) eta azter daiteke -tamalez gutxien egiten dena- musika (akorde segidak, soinu moetak, dinamika, esaldikera, hitzak-musika uztarketa etabar). Gero egin daiteke bereziki RockDeleuzek egiten duen kronika edo deskribapen kostunbrista aproximatiboa (musikaren hezkuntzarik gabe Cortazarren Rayuelan jazzarekin nola).
Uste dut denak direla interesgarri bakoitza berean, nik ere uste dut 90 minutuko showarengatik 20.000 euroko katxea duen rock talde bat -antropologikoki- putakumeengandik gertuago dagoela musikariengandik baino, baina sekulako musika egin dezake, eta musikaz ari bagara euroak eztabaidatik at. Hori bai musutruk egin dezake talde batek, taldekide guztiak herriginztak 40 ordu astean sartu baina kakamusika egiten badute (adibideak eta kontu teknikoak nahi badituzue challenge accepted) kaka egiten dute.
Halere, eta AntiPastis-i azken arrazoi-ematea oraingoz, egia da irakurketa soilik ideologikoa egitea (produktuarena) agian ez dela nahikoa eta ekonomikoarekin uztartzea hobe dela, ze jakin badakigu “iraultza”ren alde txikomalote-arena egiten zenbat 20.000 euroko izar eta lider dagoen eszenarioetan.
Halere Shakira indiea -o’ wha’ever- baina soinu-produktu okerragoa dela demostratzeko eremua musikarena da, ez da ez ideologia ez ekonomiarena ez eta irudi-deskribapenarena.
(esan dudan guztia “ene uste apalean” formularekin jokatu, milesker)
“Eztabaida”ren kokapen ona Hedoirena.
Beñat eta Gorka… zaila da egiaztatu ezin den kontu bat gezurtzea baina blog hau tarteka irakurtzeko ohitura badut ere, Patxi delakoa ez dakit zein den.
Halere, ez dakit zertara datorren horrekin lotu nahi izatea ez bada, “mamuak edonon ikusten duena baino fantasmagorik ez dagoela” esaldiaren gaurkotasuna indartzeko.
Y por cierto, si quereis escribo en castellano or we can do it in english. Asi capaz que u could find more gramatical errors para que os pueda subir el ego-euskaltzaindia.
Eta beno, zenbait kontzerturen inguruko kronika idatziko dela iragartzen duen blog sarrera xinple bati, polemika/eztabaida apur sortze aldera, ironia punttu batekin erantzutearen ordaina… aurretik zurean izandako eztabaida baten parte naizela, trolla naizela eta ez dakitzer gehiago era pedante hortan erantzutea bada… aio pelayo!
Ondo pasa, 80 euroko sarrera duen jaialdi iraultzaile hortan.
[…] “hijoputa”. Atzo bertan, kronikak idazten hasi baino lehen, lehenengo kritiko zorrotza jaso genuen dagoeneko hemen, “enpresa pribatu batek bultzatu eta ordainduriko kultura” […]
Arraioa, Anti-Pasti, zure lehenengo mezuaren ondotik nola nahi duzu ba eztabaida burutsu, soseguzko eta argudiatua eduki?
Tira, esaera zaharrekin jarraitzeko, “odola ez bedi errekastora ailega”.