Primavera Sound jaialdiko kronikak Boligrafo Gorrian

Gorka Bereziartua
10

Iazko Primavera Sound jaialdiko irudi bat; 2011koa... kolosala izango da!

Europa osoko musika zaletuentzat erreferentzia bihurtu da Bartzelonako Primavera Sound jaialdia. 2001ean hartu zuen gaur egungo formatua eta beraz, 10. edizioa izango da aurtengoa. Urteurren hori kontuan hartuta, blog honen ohiko egileak zerbait berezia egitea pentsatu zuen, fitxaketa bat, indiejendeak hainbeste maite dituen taldeen kontzertuak luma zorrotzez kronikatzeko. Gogorrak izan dira negoziazioak, momenturen batean etsitzeko zorian egon dira bi aldeak, baina azkenean, Monopolyko billete-sorta potolo bat ordainduta itxi da tratua. Ez dago astirik Boligrafo Gorriaren kamisetarekin aurkezpen ofizialik egiteko, baina konfirmatzeko moduan naiz: bihartik aurrera, Beñat Sarasolak txoko honetan letra bihurtuko ditu jaialdiko soinuak. Euskal Herriko pastantiojoak, ez ezazue galdu!

10 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA