Boligrafo Gorria
Literatura Musika
by Gorka Bereziartua
  • Literatura
  • Musika

Sabinator ez da komiki baten izena

Gorka Bereziartua
2011-06-02
1

Joaquin Sabinak biriketako minbiziari: "Esaidak hori kalean, potrorik baduk"

Bada jendea, Joaquin Sabinaren kantak letrengatik estimatzen dituena. Ez naiz horietakoa. Canallismo gehiegi aguantatu behar izan duen orok goizago ala beranduago garatzen duen Sabinafobia daukat. Eta hala ere, duela urte batzuk, unibertsitatean (zehatzago esateko, zuzenbideko klase ezin luzeagoetan) denbora-pasa polita iruditzen zitzaigun lagun bati (zeinaren izena ez dudan publiko egingo) eta bioi Jaengo abeslariarenak izan zitezkeen letrak imitatzen saiatzea. Haiek barreak, Atlético de Madriden forofoz eta UGTko sindikalistaz enpo egiten zuten kantak osatzen. Ez genekiena zen, informatikak asko erraztu behar ziela gaur egungo ikasleei afizio bera edukitzea.

Ez dakit nork atera zidan gaia aurreko batean: ba omen zegoela web bat, Sabinaren estiloko letrak automatikoki sortzen zituena, nahi adina, segundoro berri bat nahi izanez gero. Hasieran ezinezkoa iruditu zitzaidan. Ez horrelako letra asko egitea zailegia delako, ez; inork horrelako zerbait sortzen hasteko oso (baina oso, oso) aspertuta egon behar duelako baizik. Gu zuzenbideko klaseetan egoten ginena baino aspertuago. Kalkulatu ezin nuen asperdura bat. Erabateko gogaitasuna. Are, erabateko gogaikeria.
Ba bai, posible da. Aski izan nuen Googleri galdetzea Sabinator aurkitzeko (izen teknikoa: Joaquin Sabina Random Urban Poetry Generator). Letra bat aterako zaizu eta aski duzu gainean klik egitea, Manolo izeneko gizon, taberna, karta-jokalari, droga-saltzaile, “Apatía” izena duten kale… eta antzeko topikoen kontzentrazio arriskutsua duten kantak dozenaka edukitzeko.
Problema bakarra izan dezake atariak: Joaquin Sabinak deskubritzea. Hotzikarak sentitzen ditut urtean zenbat disko atera ahalko lituzkeen pentsatze hutsarekin.

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

canallismoajoaquin sabinarandom urban poetry generator
1 Iruzkin
    Aiora (e)k dio: Erantzun
    2011-06-02, 20:33

    zatirik onena: “me cago en Dios, no quedan galletas”
    ze sakontasuna!!!

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Prosa purpuraren kontra2011-05-31
Sinde2011-06-06
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA