Pirritx eta Porrotx, orain xanpuan

Gorka Bereziartua
0

Urbil merkatalgunean Irrien Lagunen xanpu eta xaboiak salgai.

Urbil merkatalguneko Eroskian apur bat flipatuta geratu gara artikulua ilustratzen duen irudia ikusita. Argazkiarentzat oin egoki baten bila aritu naiz eta uste dut aurkitu dudala: “Dibertsifikatu, katxiporreta!”.
Izan ere, pailazoen dibertsifikazio-estrategia hau imitatuz lortuko du euskal kulturak hainbeste desiratzen duen nagusitasuna. Kosmetikoen alorretik atera gabe, adibidez, Erein argitaletxeak Eau de Saizarbitoria kolonia merkaturatuko du aurki. Horri aurre egiteko —gogoratu gure gerra hotz partikularra—, Bertsozale Elkarteak prest dauka produktu izarra: LazkanEAU.
Pixkanaka euskal kulturaren star systemak Eroskiko apal guztiak hartuko ditu, operazioaren amaieran Elkarrek supermerkatu katea erosiko du eta liburuak ez diren beste gauza guztiak saltzeari esker aterako ditu etekinak —Megadendetan aspaldi hasia da eredu hori praktikan jartzen—.
Tira, agian urrunegi joan naiz. Eroskira noa berriro, ea aurrez prestatutako tortillen eskaintza zabalaren artean Pirritx eta Porrotxen Pila, pila, patata tortilla markakoak aurkitzen ditudan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA