Kategoria: Ekonomia

Amazonek neonazien premiarik gabe kontrolatuko du mundua

0

Zalapartatsua izan da astea Amazon liburu saltzaile erraldoiarenean: Alemanian daukan biltegi bateko langileak ia esklaboen pare lanean ari zirela argitaratu da, segurtasun enpresa neonazi baten zaintzapean –material ona nobela batentzat; idazten baduzu, Amazonek salduko du ziur–. Eten dute kontratua biltegiko […]

Irakurri

Pirritx eta Porrotx, orain xanpuan

0

Urbil merkatalguneko Eroskian apur bat flipatuta geratu gara artikulua ilustratzen duen irudia ikusita. Argazkiarentzat oin egoki baten bila aritu naiz eta uste dut aurkitu dudala: “Dibertsifikatu, katxiporreta!”.

Irakurri

Lanik ez gazteentzat (ez hemen, ez inon)

0

Anton Chigurh hiltzaile beldurgarria da Coen Anaien No country for old men filmean, irizpide handirik kontuan hartu gabe garbitzen dituelako parean tokatzen zaizkion pertsonak, orain hemen, orain han, orain zu, orain ni. Antzekoa da Langabezia izeneko pertsonaia: bere zortea berdin […]

Irakurri

Liverpoolen ere, hondakinak atez ate

0

Herri txikietarako baietz, baina bizilagun kopuru jakin batetik gora ezinezkoa zela, ez zuela funtzionatuko, atez ateko hondakin bilketa herri handietara eta hirietara eramatea ezinezkoa zela; horrelakoak entzun behar izan ditugu azken urteotan, bilketa eredu eraginkorrena Usurbilen, Hernanin eta Oiartzunen martxan […]

Irakurri

Donostia: bakearen hiria… eta misilena!?

4

Ba ez, nik ez dut atsegin napalmaren kiratsa goizean goizetik eta horregatik, ez naiz Kursaalera hurbilduko egun hauetan, baina zuk ere jakin ezazu: aste honetan Zurriola hondartzaren ingurutik pasieran ibiltzekoa bazara, leku arriskutsua duzu hori, eta zure bizia lanjerrean dago, […]

Irakurri

Perpetuum mobile?

0

Adiskide maiteok, 2010. urtean dena dago etengabeko mugimenduan. Dena? Ez. Herritar euskaldun, okzitaniar, bretainiar, korsikar eta galiar batzuek buru egin diote kapitalismo globalaren axioma horri eta grebaren bitartez estatua gelditzeko zorian utzi dute. Erretreten erreformaren kontrako ekimenak mugikortasunean izan duen […]

Irakurri

Nork erraustu nahi dituen hondakinak, eta zergatik

0

Ikerketa-kazetaritza ez dago modan, baina beti bezain beharrezkoa da. Eta norbaitek egiten duenean, eskertzen da biziki, gai baten tripak erakusten dituelako. Zubietako erraustegiaren atzean dauden interesak, kasu. Mikel Peruarena kazetari eta idazleak blog izugarri interesgarria jarri du abian duela gutxi, […]

Irakurri

Hitz egin al dezakegu inflazioaz hotz honekin?

1

Atzoko albistegi gehienetan ikusi nuen Kontsumorako Prezioen Indizeak beheraka jarraitzen duela. Baina beheraka, zero azpitik: joan den urteko datuarekin alderatuta, prezioen joera negatiboa da, % -0,2an dago. Hau da, hotz egiten du. Eta titular askotan irakurri ahal izan nuen, inflazioa […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA