Kategoria: Artea

Bixente Ameztoi, subertsio organikoa

1

Igande honetara arte bisitatu ahal izan da Bixente Ameztoi margolari donostiarrari eskainitako atzera-begirako erakusketa Madrilgo Circulo de Bellas Artesen. “Garai ederrean abisatu duk”, dio esaldia irakurri eta aukera galdu duela jabetu den irakurleak, izan ere, erakusketez inaugurazioaren egunean hitz egin […]

Irakurri

Orain euskal salgaien fetitxismoa

1

Ohiko erakusketa batek baino oihartzun mediatiko handiagoa izan zuen Tabakaleran urri amaieran inauguratu zuten Orain diseinua! Euskadi eta industria-k. Segur aski, ezohiko arreta hori zor zaio egun hartan Donostiako kultura garaikideko zentroan agertu ziren ordezkari politikoei edo, konkretuagoak izateko, agintariek […]

Irakurri

Ignacio Zuloaga, pintore ilustre gaitzesgarri bat

2

Kataluniako RAC1 irratian badago asteroko tarte bat Il·lustres execrables izenekoa, azkenaldian engantxatuta naukana. Malcolm Oterok eta Santi Giménezek pertsonaia historiko baten biografia hartu eta haren miseria guztiak destripatzen dituzte sarkasmo handiz eta inoiz entzungo duzun musikarik txarrenaz lagundurik. Normalean ez […]

Irakurri

Langileen eskubideak ez dira museoko pieza

2

20 egun baino gehiago daramatzate Bilboko Arte Ederretako museoko langileek greban eta, agerian uzten ari dira beste azpiegitura kultural askotan ere sumatzen den zerbait: Europako Kultur Hiriburutzatik hasi, eta bihar edo etzi zure auzoan gastu publiko inportanteekin zabaldu dezaketen zentro […]

Irakurri

Venancio Amillanoren ezinezko arropak

0

“Egur taila” entzun eta diseinu etnoak burura etortzen bazaizkizu bagara bi: hainbeste lauburu ikusiak dituzu etxeko altzarien dekoragarri, kasik harritu egiten zarela zura zizelkatuz bestelako lanak egin daitezkeela ikusten duzunean. Venancio Amillanok, gaur idaztera animatu gaituen artistak, eskarmentu handia du […]

Irakurri

San Ferminak apirilean

0

Kasualitatea izan liteke edo idazleak Iruñearekin daukan harremanarengatik jaso duen omenaldi erdi-ezkutukoa. Eta seguruenik, ia fijo, lehenbiziko aukeraren aurrean gaude baina, badagoenez gure artean kasualitateetan sinesten ez duenik, zer arraio, zergatik ez dugu pentsatuko aurtengo Sanferminetako kartel lehiaketan finalista den […]

Irakurri

Kopiatu madarikatuok! (eta irabazi Zinemaldiko kartel lehiaketa)

4

Donostiako Zinemaldiko kartel lehiaketa abian da gaurtik. “Sei kartel ezberdin eta originalak” (sic) diseinatzera gonbidatzen gaitu behean ikusten dugun bideoak.   Primerakoa iruditzen zait ekimena, kartela aukeratzeko herritarren parte hartzeari ateak zabaltzea eta abar. Zer esanik ez, lehiaketa plataforma aparta […]

Irakurri

Kitsch? Ironia?

1

Eztabaida polita sortu da Eusko Jaurlaritzak Fitur azokara eraman duen proposamenaren harira. Igotz Ziarretarena da goian ikusten duzuen irudia, Nazioarteko Turismo Ferian EAEko Gobernuaren pabilioian ikusi ahalko dena. Polemikatxoaren tantak jarraian.

Irakurri

Dena amaitzen denean, hau geratuko da

3

Lagun batek harrapatzen dituen eraikin kalamastra guztiak erretratatzen ditu bidaiatzen duenean eta, behin baino gehiagotan oporrak elkarrekin egin baititugu, bueltako albumean eliza erromanikoen eta etxe-orratz enblematikoen aurrean irribarre ergelez ateratzen naizen argazkien artean, apokalipsi nuklearraren ostean atereak diruditen irudiak tartekatzen […]

Irakurri

Omar Jerez edo ETAren biktimen nahi gabeko parodia

0

  Omar Jerez du izena eta performance bat egin berri du Donostian ETAren biktimak “omentzeko”: bonba auto batetik aterata balego legez jantzi eta gorpu bat besoetan daramala paseatu da Parte Zaharreko kaleetatik, zenbait kazetariren laguntzarekin eta bizilagunen indiferentzia totalaren erdian. […]

Irakurri

Eusebi delako bat

1

  Iraultzaren plaza Bartzelonako Gràcia auzoan: badator gizon zahar bat gurpildun aulkian, aspertu itxurako gazte batek bultzatuta, paperak banatzen eskura dauzkan pertsona guztiei. Guri ere eman digu bi marrazkik edertutako orri horietako bat, gizarte-laguntzaileak ziztuan eraman baino lehen. Harrituta gaudela […]

Irakurri

Dottore Amorek maitasuna berrasmatu nahi du

0

Denbora neraman hango eta hemengo hormetan bihotz horiek ikusten. Pintatuta batzuetan, itsatsita besteetan. Donostiako Egia auzoko kaleetan barrena; Hernanin, Portu auzotik udaletxe atzera doazen eskailerak igotzen. Eta haien egilearekin hitz egin nahi, zenbat gustatzen zaizkidan esateko. Hemen azalduko ez ditudan […]

Irakurri

Museoa masturbatzen duten bola txinatarrak

3

Aitortu behar dut: albistea limoi-ur parrastada bezala sartu zitzaidan begitik. Batere graziarik ez zidala egin, alegia. Guggenheimek –eta museoaren izena diogunean, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia diogu– Anish Kapoorren Arbola altua eta begia eskultura erostea erabaki du hiru milioi […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA