Boligrafo Gorria
Artea Zinema - ikus-entzunezkoak
by Gorka Bereziartua
  • Artea
  • Zinema - ikus-entzunezkoak

Eusebi delako bat

Gorka Bereziartua
2013-02-19
1

 
Iraultzaren plaza Bartzelonako Gràcia auzoan: badator gizon zahar bat gurpildun aulkian, aspertu itxurako gazte batek bultzatuta, paperak banatzen eskura dauzkan pertsona guztiei. Guri ere eman digu bi marrazkik edertutako orri horietako bat, gizarte-laguntzaileak ziztuan eraman baino lehen.
Harrituta gaudela ikusirik esplikatu digu pastiza lagunak: “Eusebi da, marrazkiak egiten ditu eta jendeari banatzen aritzen da. Iban del Campok dokumentala egin zuen berari buruz”. Eta orria eskuan zer egin ez dakigula jarraitzen dugula ikusirik, solemnitatez: “Gorde ondo hori, urrea balio du”.
Goian daukazuen ordu erdiko muntaian, Un tal Eusebin, artista atipikoak berak kontatzen nola egon zen bere buruaz beste egitekotan erretiroa hartu ostean. Eta nola ahots batek esan zion “ez, motel ez, hik artista arima daukak, murgildu buru-belarri horretan eta zoriontsu izango haiz”.
2005ean Donostiako Ernest Lluch kultur etxean haren obrekin erakusketa egin zutela ere jakin dut Mikel Iturriaren blogari esker.
Gainontzeko guztiaz jabetzeko, dokumentala ikustea onena.

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

bartzelonaeusebigraciaiban del campoun tal eusebi
1 Iruzkin
    iturri (e)k dio: Erantzun
    2013-02-24, 14:39

    Aupa, Gorka.
    Nik ez dut ezagutzen Eusebi, baina asko maite dut Ibanen dokumentala ikusi nuenetik.
    Pozgarria da jakitea tipoa oraindik bizirik dagoela.
    “Hil ondoren, taberna bat izan nahi dut. Jendez beteriko taberna bat”. Oraindik gogoan ditut horrelako esaldiak.
    Mila esker

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Durangoko Azoka, gutxieneko adostasun bila2013-02-15
Amazonek neonazien premiarik gabe kontrolatuko du mundua2013-02-20
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA