Kategoria: Politika

Orain euskal salgaien fetitxismoa

1

Ohiko erakusketa batek baino oihartzun mediatiko handiagoa izan zuen Tabakaleran urri amaieran inauguratu zuten Orain diseinua! Euskadi eta industria-k. Segur aski, ezohiko arreta hori zor zaio egun hartan Donostiako kultura garaikideko zentroan agertu ziren ordezkari politikoei edo, konkretuagoak izateko, agintariek […]

Irakurri

Gazte despolitizatuak ala diskurtso higatuak?

0

Ez da izan inondik inora Zinemaldian gehien aipatu den pelikuletako bat, ukitzen dituen gaiak eta filma egina dagoen modua bera ere halakoak direlako, baina Jean-Gabriel Périot zuzendariaren Nos défaites-ek ikustaldi bat merezi du, artefaktu bitxia baita, ezohiko dokumental bat, diskurtso […]

Irakurri

Pelikula hau ikusita daukagu

6

Zazpi urteko haur batez abusatu izana leporatu diotelako AEBetan finantzazio arazoak edukitzen ari den zine zuzendariak bat egin du modu nahiko opakuan talde mediatiko handi bateko buru izatera iritsi den ekoizle kataluniarrarekin, iberiar penintsulako kostaldeko hiri txiki batean pelikula bat […]

Irakurri

Balenciaga auzia: ustelkeria eta miopia kulturala

0

Euskal jostun garrantzitsuenaren lanak kaltetu edo “desagertu” zituzten, hari eskainitako museoa hasieran kosta behar zena baino bost aldiz garestiago atera zen, lagunkeriaz kontratatu zuten eta diru publikoa barra-barra erabili zen gastu pribatuetarako ere –bidaiak, auto-konponketak, senideei egindako transferentziak–. Horiek dira, […]

Irakurri

Kontuz zer esaten duzun

2

Publikoki esan daitezkeen gauzak geroz eta mugatuago daude Bidasoaren hegoaldean bizi garenontzat. Zer argitaratu dezakezun, zer kantatu, zer jarri erakusketa batean: geroz eta gauza gutxiago, geroz eta tentu handiagoz. Asteazken honetako titular batzuei begiratuta, kultura munduan lan egiten duen jendeak […]

Irakurri

Nire juaneteak (Miel A. Elustondori erantzunez)

2

Eskertzen diot Miel A. Elustondori azaroaren 5eko ARGIAn publikatu nuen zutabeari erantzun izana jende guztiak irakurri dezakeen artikulu baten bidez eta ez, demagun, telefonoz edo bestelako mezu pribaturen bat erabiliz. Eta ez dut hau debalde esaten, sarritan topo egin izan […]

Irakurri

Jolas-ordua bukatu da, Zizek

6

Ados, liluratuta geunden, kasik fan batzuk bezala jokatzeraino. Duela zazpi bat urte izango zen: errenkadan irakurri genituen haren liburuak, zer diot irakurri, irentsi; probokatzailea zen, gauzak beste era batera pentsatzen lagundu zigun eta, lehenbizi Iruñera eta gero Bilbora etorri zenean, […]

Irakurri

Hemerotekan zegoen nobela beltz bat idazteko abiapuntua

0

Duela aste pare bat-edo eman zuten berria Baztango Udalak eta Txalaparta argitaletxeak: euskarazko literatura beltza sustatzeko beka jarri dute martxan, Nafarroako bailara horretan antolatzen duten (H)Ilbeltza euskal nobela beltzaren asteak irekitako bideari segika. 6.000 euroko laguntza dago mahai gainean, zeina […]

Irakurri

Langileen eskubideak ez dira museoko pieza

2

20 egun baino gehiago daramatzate Bilboko Arte Ederretako museoko langileek greban eta, agerian uzten ari dira beste azpiegitura kultural askotan ere sumatzen den zerbait: Europako Kultur Hiriburutzatik hasi, eta bihar edo etzi zure auzoan gastu publiko inportanteekin zabaldu dezaketen zentro […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA