Liverpoolen ere, hondakinak atez ate

Gorka Bereziartua
0

Herri txikietarako baietz, baina bizilagun kopuru jakin batetik gora ezinezkoa zela, ez zuela funtzionatuko, atez ateko hondakin bilketa herri handietara eta hirietara eramatea ezinezkoa zela; horrelakoak entzun behar izan ditugu azken urteotan, bilketa eredu eraginkorrena Usurbilen, Hernanin eta Oiartzunen martxan jarri aurretik, bitartean eta ondoren. Oraindik ere, tartean-tartean baten batek errepikatuko dizu kontu bera, inork Donostian-edo atez atekoa abiarazi beharko litzatekeela iradoki bezain pronto. Eta ez naiz hasiko hona ekartzen zenbat hiritan dagoen abian atez atekoa, Urko Apaolazak bilduak baitizkizu duela dezente Europa osoko adibideak. Bat gehitu nahiko nuke soilik, Liverpoolekoa, hiria ez baita edozein, ez biztanle kopuruagatik (Ingalaterrako hirugarren handiena da), ezta daukan sinbolismoarengatik ere (The Beatles-en sorleku, Europako futbol talde garrantzitsuenetako baten habi).
Imanol Galfarsorori esker iritsi naiz beheko bideora. Liverpoolen, Crosbyn, atez atekoa nola egiten duten ikus dezakezue. Ea Gipuzkoako hiriburuan ere, hain europar, hain kulturzale eta hain green, kontuari berandu baino lehen heltzen dioten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA