Borrokan da bide bakarra

Gorka Bereziartua
3

Borrokan Eibarren eskainitako kontzertu batean (argazkia: Asier Gogortza).

Diskretuagoak ezin dira izan. Hainbeste, ia eskapatu egin zaigula aurtengo gertakizun musikal inportante bat: Borrokanek disko berria martxan dauka eta mini-tour bat antolatu dute aurkezteko.
Zuak du izena lanak, Berako Mik estudioan grabatu eta nahastu dutela irakurri dugu Musikazuzenean atarian eta ohiko moduan boskotean eramango dute taula gainera.
Zaragozan hasiko dute bira txikia bihar bertan, Les Bizarres taldearekin batera Arrebato aretoan. Bartzelonara doaz gero (aditu al duzue, lagun poloniarrok?): Kasal de Roquetes, maiatzaren 4an, El Gos Binari, Mock eta Vélooo taldeekin batera.
Testuaren puntu honetara iritsi eta ahotik aparra botatzen ari bazara pentsatuz ez dutela Euskal Herrian joko, lasai, orain, orain: Gasteizen, Azkoitian eta Irunen zita bana duzue, maiatzaren 5ean Ibuhotsen, 11n Matadeixen (Layo Raserrekin) eta 25ean Tunken (Jupiter Jon eta Viva Bazookak lagunduta).
Ibon Rodriguezek informatu digunez, diskoa lortzeko uda pasa arte itxaron beharko dela dirudi. Baina Rodriguez jauna dealer musikal ona baita, duela hiru urte grabatutako kontzertu hau estekatu digu oso-osorik. Borrokan da bide bakarra!

3 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA