Sagues, jokaldiaren errepikapena

Gorka Bereziartua
0

Gaur iragarri dute nork joko duen 2013an Donostiako Aste Nagusiko agertoki nagusian, Saguesen, eta eztabaidatxo interesgarria sortu da Ekai Txapartegi Udaleko komunikazio arduradunaren eta Inaxio Esnaola kazetariaren artean.

Hau da aurtengo kartela:

Abuztuak 10, larunbata: Auryn
Abuztuak 11, igandea: Julieta Venegas
Abuztuak 12, astelehena: Betagarri
Abuztuak 13, asteartea: Gatibu
Abuztuak 14, asteazkena: Riot Propaganda ( Los Chikos del Maíz + Habeas Corpus)
Abuztuak 15, osteguna: Obrint Pas + Lain
Abuztuak 16, ostirala: Fermin Muguruza Kontrakantxa

Eta hau ondoren sortu den eztabaidatxoa:
[View the story “Saguesko kontzertuak 2013” on Storify]Esnaolaren iritzietatik gertuago sentitzen naiz. Aurtengo kartela ikustean iazko sentsazio berdina izan dut: 2012ko post honek, taldeen izenak aldatuta, aurtengo ere balio duela iruditzen zait. Eta gauzak gehiegi aldatzen ez badira, datorren urterako ere bai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA