Koldo Almandozi elkarrizketa Zart! webgunean

Gorka Bereziartua
0

 
Elkarrizketa polita egin diote Koldo Almandozi Zart! webgune kulturalean eta, bideoari CC-by lizentzia jarri diotenez, txoko honetara ekartzeko aukera ezin hobea eman digute.

Bere filmetan bezala, Almandozek asko dio tarte laburrean, arteen arteko harreman-kateaz, istorio bat kontatzean izaten dituen erronkez, euskarazko zinemak daukan kutsu agroaz…
Bideoan ikusten dira bere filmetako irudi batzuk; osorik ikusi nahi izanez gero, Almandozek Vimeon daukan kanaletik pasatzea gomendatzen dizuet.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA