Lagun batek harrapatzen dituen eraikin kalamastra guztiak erretratatzen ditu bidaiatzen duenean eta, behin baino gehiagotan oporrak elkarrekin egin baititugu, bueltako albumean eliza erromanikoen eta etxe-orratz enblematikoen aurrean irribarre ergelez ateratzen naizen argazkien artean, apokalipsi nuklearraren ostean atereak diruditen irudiak tartekatzen dira, lanera bueltatzeko nagiari halako tristura malenkoniatsu bat gehituz.
Uste nuen koadrilako baten afizio zoroa zela baina aste honetan jabetu naiz ezetz, Twitterren @AbandonedPics kontua jarraitzen hasi naizenean.
Goroldioaren bazka izatera kondenatutako lekuen argazkiak partekatzen dituzte eta paregabeak iruditzen zaizkit esperantzaz betetako garai hauetarako. Bai, gerta daiteke, agian orain biziz beterik dagoen merkatalgune, eskola, ospitale, tren geltoki, polikiroldegi hori, etxe ondoan daukazuna, hainbestetan bisitatzen duzuna, bihar etzi sastraka artean desagertuko da, porrot egin duen zibilizazio baten sinbolo bihurturik.
Ok, apur bat tremendista jarri naiz.
Goikoaz gain beste bost foto aukeratu ditut inori depresio larriegirik ez sortzeko. Blueago jarri nahi baduzue, gehiago ere ikus ditzakezue hemen.
3 Iruzkin
Leku erakargarriak zinez. Eder-ederrak. Patologia bera deukogu beraz batek baino gehiagok. Mila esker!
Oso erakargarriak argazkiak.
Behin irakurri nuen “El mundo sin nosotros” gogorarazi didate. Gizakia desagertuko balitz gure arrastoa planetak nola desagerraraziko lukeen azaltzen du, kronologikoki, lehen egunetik hasi eta mendeetan zehat luzatuz. Oso interesgarria liburua, eta baita argazkiok ere.
Gaur ikusi dut eta zure post honetaz akordatu naiz:
http://myscienceacademy.org/2013/04/14/the-33-most-beautiful-abandoned-places-in-the-world/
Zure lagunakin oporretan juteko horrelako toki abandonatu gehiago.
J.