Autogestio musikala: lehen urratsak nola eman, Ainara LeGardonen eskutik

Gorka Bereziartua
0

Ainara LeGardon.
Ainara LeGardon.

Asko eta asko dira, geroz eta gehiago, disko bat kaleratzerako orduan autoekoizpena hautatzen duten musikariak, baita oro har, musikaren ofizioan bitartekaririk gabe funtzionatu nahi dutenak. Asko eta asko dira ordea, geroz eta gehiago, bide horren zailtasunez jabetzen direnak ere: nola ezagutarazi dezaket nire lana? Zein dira musika editatzeko bete behar diren tramiteak? Egile eskubideenak nola funtzionatzen du?
Autogestioaren bide eder baina batzuetan malkartsua arintzeko asmoz, Ainara LeGardon musikari bilbotarrak gaiari buruzko bi ikastaro eskainiko ditu datozen asteetan, bat Etxebarrin (Bizkaia) eta bestea Donostian. Irailaren 28an eta 29an izango da ikastaroa Bizkaian eta urriaren 19an eta 20an Gipuzkoako hiriburuan.
Musikariei eta diskoetxe independente bat sortzeko asmoa daukaten jendeei zuzendutako tailerrak dira eta funtsezko kontzeptuak argitzea dute helburu.  Izena emateko informazio guztia LeGardonen blogean aurkituko duzue. Bertan irakurri dugu urrian Gasteizen ere eskainiko duela beste tailer bat, oraindik zehaztu ez den arren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA