Proyecto D_Ruses Dantza Hirian ekimenean

Gorka Bereziartua
0

 
Dantza eta kalea uztartzen dituen Dantza Hirian ekimena atzo amaitu zen Oreretan. Irailaren 12tik 29ra bitartean Donostia, Baiona, Donibane Lohitzune, Pasaia, Irun, Hendaia eta Orereta bisitatu ditu, denetan ere abiapuntu berarekin: dantza ikuskizunak kale-kalean eskaintzea, plaza, zumardi, merkatu eta karriketan.
Okzitaniako Sara Martinet, Galiziako La Macana, Aragoiko Proyecto D_Ruses eta etxean jokatu zuen Kukai dantza taldea programatu zituzten ekimenarekin amaitzeko. Goian Proyecto D_Rusesen 5 [cinco] laneko pasarte bat ikus dezakezue.
Informazio gehiago, bideoak, argazkiak eta abar Dantzahirian.com atarian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA