Boligrafo Gorria
Musika
by Gorka Bereziartua
  • Musika

Lydia Loveless Hondarribian

Gorka Bereziartua
2013-10-30
1

Psilocybe aretoak kontent hartu zuen Lovelessen kontzertua.
Psilocybe aretoak kontent hartu zuen Lovelessen kontzertua.

Igandeak kontzertuetarako egun oso aproposak ez direla kontuan izanda, sarrera txukuna zegoen Hondarribiko Psilocybenean joan denekoan, Lydia Loveless bakarlariaren saiorako.
Barra eta izarrekiko zapia buruan igo zen agertokira Ohioko musikaria, zenbait gauzatan Uncle Tupelo taldearen soinua gogora ekarri zidan proposamena defendatzera. Country arima eta arropa elektrikoak, sekulako berrikuntzarik ez agian estilo aldetik, baina bai kanta on sorta bat eta jarrera aparta: “Ez dut setlistik prestatzen, beraz, lasai eskatu zer jotzea nahi duzuen”, entzun eta lehenengo ilaretan zeudenek giza-jukeboxari kantak eskatzen hastea, dena bat izan ziren.
23 urte eta disko pare bat argitaratuta; azkenekoan, Indestructible machinen (Bloodshot Records, 2011), AEBen barrualdeko alkoholismo eta depresio istorioak kontatzen ditu ahots melodiko apur bat karamelatuz eta gitarretan orain Stiff Little Fingersen antza hartuz, eta gero power pop kutsua. Bitxia da Steve Earleren antza daukan akosatzaileari buruzkoa, baita distortsiorik gabeko How many women ederra ere –nahiz eta Hondarribiko saioan ez zen bereziki txukun atera bigarren gitarra berandu sartzen tematu zelako–. Oso gustura entzuten da eta asmatu zuen zuzenean ere.
“Noizbait ikasiko dut ezetz esatea zer den”, dio kontzertuaren bukaera aldera jo zuen Learn to say no kantan. Egunen batean beharbada, baina ez joan den igandean: publikoaren berotasunarekin pozik, eskatzen zizkioten abesti gehienak jotzen, festa dezente luzatu zen. Eta mundu guztiak ederki pasa zuen eta jende zoriontsu horrek denak biharamunean astelehen aparta eduki zuen.

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

countryhondarribialydia lovelesspsilocybenea
1 Iruzkin
    borja estankona (e)k dio: Erantzun
    2013-10-30, 15:08

    Ni, ohartzen naiz Lydiaren zain egon izan naizela urteetan.
    Ahaztuta nuen zer sentitzen nuen denak enkajatzen duenean.. ze denak enkajatzen dit. Bere itxurak.. bere akordeek.. bere ahotsak.. kuttuntasunak.. zikitasunak.. bihotza eman .. bihotza berea dela argi utziz..
    ni zoriontsu naiz holako rock-a aurkitzen dudanean. Ez da ia inoiz

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lou Reeden heriotza eta otsoa datorrela dioen artzaina2013-10-28
Kritikak, karlistak eta mito esklerotikoak2013-11-08
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA