Titular gerra Donostia 2016ren jarraipen batzordearen txostenarekin

Gorka Bereziartua
2

"Herri milonga", Donostia 2016rekin lotutako Olatu Talkan, aurtengo maiatzean (argazkia: Olatu Talkaren Flickr-etik hartua).
“Herri milonga”, Donostia 2016rekin lotutako Olatu Talkan, aurtengo maiatzean (argazkia: Olatu Talkaren Flickr-etik hartua).

Titular gerra berria daukagu Donostian, 2016ko proiektua izaten ari den garapena baloratzen duen txostena publikatu baitu Europako Jarraipen eta Aholkularitza Batzordeak.

“Bruselas pide a Donostia de 2016 ‘un proyecto realmente europeo’ y advierte del riesgo de un excesivo ‘localismo'”, jaurti du Diario Vascotik Mitxel Ezquiagak. “Europa pide a Donostia 2016 que se ciƱa al proyecto original y evite el localismo” goiburuarekin argitaratu du EFEko albistea Noticias de Gipuzkoak.
Bi tiro horiek saihestu nahian lubaki atzean gordeta imajinatu dut Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea Berrian Elixabet Epeldek sinatu duen albistean: “Izagirreren ustez, Donostia 2016 bide onean doala bakarrik ondoriozta daiteke Europaren txostenetik”.
Bi egunkari probintzialek nabarmendu dutena irakur daiteke, bai, batzordearen txostenean. Baina Izagirreren ikuspegi baikorregiak ere badu heldulekurik 13 orrialdeko dokumentua osorik irakurriz gero.
Lan hori hartu, eta geratu zaidan inpresioa da batzordeak ez duela ikusten batzuek iragartzen duten desastrea, ezta besteek pintatzen duten arrosa koloreko koadroa ere. Txosten europar bat da azken finean, konposturarik galdu gabe, alkandora galtzetan sartuta, tonu burokratiko eta aspergarrian idatzia. Ezin egokiagoa beraz, hiriburu kulturalarena bezalako gai apasionantearentzZZZzzzzZZZ.
Eta hori jakinda oraindik txostena irakurtzeko gogorik geratzen baldin bazaizue, informazio zehatzena beti iturburutik edaten baita, dokumentua hemen eskuratu dezakezue (PDF).

2 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA