Hermana Raya, dream team bat Lou Reed omentzeko

Gorka Bereziartua
0

Kontzertua iragartzen duen afixa.
Kontzertua iragartzen duen afixa.

“Gau perfektua” iragarri dute meteorologoek Kafe Antzokian ostiralerako: Lou Reed omentzea aitzakia hartuta Sonic Trash, We Are Standard, Rafael Berrio, Mursego, Petti, Kirmen Uribe eta Hermana Raya elkartuko dituzte agertokian; Izar & Star zikloaren laugarren edizioaren barruko urteko lehen zita da –Euskal Herriko pop-rockaren aberastasuna eta maila erakusteko asmoa dauka egitasmo horrek–.
Arreta deitu digu kontzertua itxiko duen taldeak, ez baituzu egunero edukitzen aukerarik lau bateriadun bandak ikusteko. Eta taldekideak nor diren ikusita, Hermana Raya #TremendoCombo bat dela pentsatzeko arrazoiak daude: Mikel Lertxundi (Borrokan), Mikel Abrego (Anari, Negu Gorriak, Bap!!), Felix Buff (Willis Drummond), Myriam Petralanda (Gora Japon), Javi Manterola (Lisabö), Karlos Osinaga (Lisabö) eta Rober Diez (Atom Rhumba). Johan Cruyffek ere ez zuen amestuko horrelako dream teamarekin.

Oraindik sarrerak erostera korrika abiatu ez baldin bazara, jakin ezazu badirudiela aukera bakarra izango dela esperimentu hau zuzenean ikusteko –tira, beti geratuko zaizkigu Los Separatistas–.
Aperitifarenak egiteko Hermana Rayak Youtuben jarri duen bideoa:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA