Boligrafo Gorria
Mokaduak Musika
by Gorka Bereziartua
  • Mokaduak
  • Musika

Bide Ertzean 77 grabatu zuten lekura bueltan

Gorka Bereziartua
2014-01-13
1

 
Zita berezia igandekoa: Bide Ertzean taldeak Urnietako Sarobe antzokian jo zuen, 77 diskoa grabatu zuten leku berean, Berria egunkaria ekonomikoki babesteko kanpainan lagundu duten herritarrentzat antolatutako saioan.
Kontzertuaren aurretik zenbait bideo eman zituzten, jendaurrean erakutsi gabeko materiala, diskoaren grabazioko irudiak eta ekoizle lanetan aritu zen Suso Saizi egindako elkarrizketa, besteak beste.
Espezial etorri zitzaizkidan Saizek zentrifugagailu eta arnas estuko zakurrak lagunduta emandako azalpenak diskoaren testura ulertzeko: Saroben grabatuz 1970eko hamarkadako diskoek zeukatenaren antzeko soinua lortu nahi zuela esplikatu zuen; horregatik sabai altuko aretoa aukeratzea, hirukoteak jotakoa zuzenean grabatzea eta mikrofoniarekin egindako esperimentuak.
Taldekideen azalpenek borobildu zuten kontzertu aurreko aperitifa eta behin erremintak eskuetan, 77 osoa ia gelditu gabe jo zuten.
Ezinezkoa da, noski, areto berdinean egonda ere diskoko soinua errepikatzea eta are gutxiago telefono ziztrin batekin kontzertuko soinua egoki harrapatzea, baina plazer baduzue, atzoko azken bi kantak (Zenbakiak eta Jaun andreok bihar arte) goiko bideoan ikus-entzun ditzakezue.
Eguneraketa (2014-I-14, 11:16):
Suso Saizen azalpenak jasotzen dituen bideoa, goian aipatzen genuen huraxe, sarera kargatu dute Bide Ertzeanekoek. Hamar bat minutu baldin badauzkazue…

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

77berriabide ertzeansarobesuso saiz
1 Iruzkin
    Igande gogoangarriaren baten kronika – Bide Ertzean (e)k dio: Erantzun
    2014-01-14, 18:35

    […] Joseba Lizeagak egin zituen aurkezle lanak eta umoretsu hasi zenez, gure tenplea lasaitzea lortu zuen eta jendaurreko solasaldiari beste aldarte batekin heldu genion. Guk uste baino jende gehiago batu zen, neurri handi batean, Berria egunkariari esker. Euren harpideek doan joateko aukera zuten eta asko izan ziren eskaintzaz baliatu zirenak. Eta beste horrenbeste, euren kabuz agertu zirenak Urnietara. Tartean, Gorka Bereziartua, Argiako kazetaria. Bere blogean kronikatxo bat eta bi kantu eskegi ditu. Hauxe esteka: Bide Ertzean 77 grabatu zuten lekura bueltan […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Zonbi karlistak hemen dira berriz2014-01-10
Gure Gamonalak2014-01-14
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA