Kopiatu madarikatuok! (eta irabazi Zinemaldiko kartel lehiaketa)

Gorka Bereziartua
4

Donostiako Zinemaldiko kartel lehiaketa abian da gaurtik. “Sei kartel ezberdin eta originalak” (sic) diseinatzera gonbidatzen gaitu behean ikusten dugun bideoak.
 
Primerakoa iruditzen zait ekimena, kartela aukeratzeko herritarren parte hartzeari ateak zabaltzea eta abar. Zer esanik ez, lehiaketa plataforma aparta izan liteke arrakastaren igerilekura bonba estiloan jauzi egiteko edozein diseinatzaile gazterentzat. Baina memoriak tik gaiztoak baitauzka, ezin ahaztu iaz gertatutakoa, lehiaketak eskatzen duen originaltasun baldintza barregarri xamar utzi baitzuen.

Antolatu zizuten ez-dakit-zenbat jendek parte hartzeko moduko lehiaketa bat, bozkatu zuten are-gutxiago-dakit-ezta-jakin-nahi-ere jendek eta aukeratu ziren afixak, denen buru Sail Ofizialarena. Eta hara non norbait jabetzen da aukeratutako obra ez dela doako diseinuak deskarga daitezkeen webgune batetik hartutako pieza baten moldaketa baizik.

Aurrediseinatutako irudia eta iazko Sail Ofizialeko afixa. "Ez genekien ama bera geneukanik", adierazi zuten kameren aurrean.
Aurrediseinatutako irudia eta iazko Sail Ofizialeko afixa. “Ez genekien aita berdina geneukanik”, adierazi zuten kameren aurrean.

Ba hori, aurten ere antzekoa egiteko tentazioa edukiko duela batek baino gehiagok. Ni aurkeztuko banintz, diseinu hau kopiatuko lukeen kartel batekin egingo nuke (kukurutxo izozkia baino motibo donostiarragorik?).

4 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA