Bidasoak eman dituen musikariez hizketan “zuek ez dakizue zer daukazuen Beran” esan omen zioten herri horretan bizi den lagun bati duela ez asko. “Ez dakigula? Guk urteak daramatzagu Joseba Irazoki eta Petti entzuten, besteek ez zuten jakingo!”, komentatzen zuen joan den larunbatean Hondarribiko Psilocybenea areto kanpoan solasten.
Zita herri horretako beste talde batekin zen, Borrokanekin. Eta Beran badakite Borrokanekin ere zer daukaten, agian gainontzeko guztiak ez gara enteratu oraindik.
Disko berria iragarri zuten iaz baina problema tekniko-industrialak tarteko (CDaren karpeta ez ei zen behar bezala gelditu eta berriz egin behar), apur bat atzeratu da kontua. Laster iristekoa da, dena den; aperitifa entzun liteke jada, taldekideek sarean zintzilikatu dute.
Kanta berri horietako batzuk jo zituzten Psilocybeneako kontzertuan. Zentzu zabalean post rock gisa sailka liteke haien estiloa, baina etiketak gorabehera, taldeak bere marka bihurtu dituen erritmo hautsiak eta bi gitarren arteko elkarrizketek oso formula berezia sortzen dute. Eta aparteko ikuskizuna dira zuzenean: metronomo baten prezisioarekin baina matematikan erori gabe, Borrokanek bai baitauzka halako kadentzia eta kolore beltz batzuk ere, saxofoiaren erabilerak nabarmenago egiten dituenak apika.
Gehitu horri taldekideek ez dutela itxurakeriatan denborarik galtzen. Praktikatzen duten rockaren deseraikuntza eszenatokiko jarrera xumean ere islatzen da. Hitz gutxi, oso apal, inoren bozeramaile bihurtzeko pretentsiorik gabe. Errepresentazioaren krisi garai hauetarako jarrera. Egiten dutena egiten dute eta horretan paraje hauetan aspaldian ikusi dudan talderik onenetakoa osatzen dutela iruditzen zait.
16 Iruzkin
Señores taldeak ez zuen jo?
Bai, baina berandu iritsi nintzen : (
Honek ere hala uste du, ez dakigula herrian zer dugun. Behin (1 aldiz) Katakura etorri eta hauxe idatzi zuen:
http://zuzeu.com/blogak/zerdiok/2012/12/17/joseba-irazoki-askea-da/
Ba ni maiz joaten naiz Berara, neska hangoa dudalako, eta bat nator iritzi horrekin: herriko jende gehienak ez daki musikalki ze altxorra duen. Egia da musikeroak egon badaudela, baina Irazokitarrak, Beñardo Goietxe, Petti, Baleztena, Borrokan, Sexy Sexters eta abarreko taldeen inguruko jendea kenduta, gainontzekoek ez dakite zer duten…
Nire neskaren ingurukoek, esate baterako, ez dute inoiz haien kontzertu batera joan, eta ez dute inongo interesik. Izan ere, nahiago dute Xuga eta Ikuiluko mierdak entzun Kataku ‘aterpean’ sartu baino. Horregatik, zuen musikariak kanpoan miretsiagoak diren susmoa daukat… Nire iritzia da gero!
Heldu den larunbatean, portzierto, hitzordu gomendagarria Katakun!!!
http://katakuostatua.blogspot.com.es/2014/02/joseba-blenoir-diska-berriaren.html
🙂
foteropanico:
Ni ez naiz Berara maiz joaten. Ez daukat berara joan beharrik, han bertan nagoelako, Beran bizi naizlako eta 15 urtetik honat Berako errealitatea barru barrutik bizitzeko aukera izan dudalako.
Oso erraz esaten duzu “herriko jende GEHIENAK ez daki musikalki ze altxorra duen”. Oso ausarta iruditzen zait, BERA, zure neskan (edo bere kuadrilan) hasi eta bukatzen dela pentsatzea.
Dena den, mila esker beratarren ‘belarriak’ irekitzeagatik!
PD: Ezagutzen dituzun beratarrak MILJAReko “mierdak” entzutea nahiago balute, auskalo ze pentsatuko zenun!
Aupa Juan!
Bueno, baina nahiko fenomeno zabaldua da ezta? Esan nahi dut: musikazaleak ia edonon dira gutxiengo absolutua. Adibidez, Berrioren kontzertu batera jendea masan hurbildu ez delako ez dugu esaten Donostian ez dakitela zer daukaten…
Portzierto, nola datorren asteburua: igandean Ibardin pasa eta hara zer prestatu duten Saran http://www.usopop.com/2014/01/saguzarra-eta-pirata-la-chauve-souris.html
Bai, bai… Egia da, Gorka. Edonon gertatzen dira horrelakoak, baina agian Berako kasuan deigarriagoa egiten da kristoren harrobia dutelako…
Aupa Rapael!
Ez naiz hain inozoa pentsatzeko Bera nire neska eta bere koadrilan hasi eta bukatzen dela pentsatzeko, ezta gutxiagorik ere! Baina gauza objektiboa da jende gehiena Lixoian, Xugan eta Ikuilun biltzen dela. Edozein asteburutan edo jaiegunetan konparatu zenbat jende dagoen taberna horietan eta zenbat Katakun… Barkatuko didazu, baina Miljarren sartzeko adorerik ez dut izan oraindik… Ze musika mota jartzen dute??? XD
Bistan da zuoi Berako musikarioi ezin zaizkizuela herriko ‘gutiziak’ deskubritu, ondo baino hobeto ezagutzen dituzuelako aspaldidanik. Ni bestelako jendeaz ari nintzen, musika zirkuitoaz ari den jendeaz… Joseba Irazoki aipatu eta gehienak esango dizu. “Ah, hori da Institutuko zuzendariaren semea, ezta?” Horregatik da ezaguna, eta ez bere musikagatik, Duncan Dhu edo Nacho Vegasekin kolaboratzeagatik…
Baina egia da ere -Gorkak dioen bezala- hori herri guztietan gertatuko den gauza bat dela, neurri batean ala bestean. Baina Beran daukazuten nibelarekin, akaso arrarogoa egiten zait. Hurrengoetan Katakura hurbildu beharko naiz, bakarrik bada ere, nire ezagun gehienak ez direlako joaten… Akaso elkar ezagutzeko aukera izango dugu!!!
Aunitz urtez!!!
Eztabaida polita!
Zuzenketatxo bat fotero. Ez naiz musikaria, musikazalea baizik.
Egia da besta potenteak daudenean, Lixoia eta Xuga (Ikuilu denbora dexente darma existitu gabe) beteta egoten direla. Katakuk beste tabernetan ez dagoen giro eta musika mota ezberdinak eskeintzen ditu. Aurreko biak baino aukera zabalagoa eta anitzagoa esango nuke. Gustu kontua da orduan.
Hala ere, nere ustez, musika jarraitzen ez duten herrikideak, Joseba, musikari bezala gehiago ezagutzen dute, institutuko zuzendariaren semea bezala baino.
Balio dezala eztabaida honek, jendea Kataku (eta Kaxerna gaztetxera) gehiagotan hurbiltzeko!
Laster arte.
PD: Lehenbiziko iruzkinean, artista guzti hoien artean hurrengo hauek ahaztu zitzaizkizun. Kar kar kar…:
http://kaxernagaztetxea.blogspot.com.es/p/gaztetxe-band.html
– https://www.youtube.com/watch?v=LXyvhgttQJI
– https://www.youtube.com/watch?v=jMr2KolPgYo
Foteropanico;
Ados, agian nahi biño jende guttigo dabil katakun… baliteke euskal herriko ia herri guzietan bezala atzerriko musika eta komertziala (mierda hori) bertakoa biño gehiago entzutea biño hortik beran ez dakigula ze altxorra dugun erratea gehiegi iruditzen zait.
“Irazokitarrak, Beñardo Goietxe, Petti, Baleztena, Borrokan, Sexy Sexters eta abarreko taldeen inguruko jendea kenduta”…. aipatu dituzun hoiek biztanlegoaren erdia osatzen dutela esango nuke (irazokitarrak!!!)….herriko gutxiengoa iruditzen ahal za¡zu?…
Belarriak irekitzeaz gain hurrengo bixitan, begiak irekiko bazenitu (eta bide batez zure berako inguru horri irekitzen lagunduko bazenie) agian iritziz aldatuko zenuke…..
Larunbatean katakun elkar ikusiko dugulakoan…segi ongi!
Aupa, polemista!
XD
Ziurtatzen dizut belarriak ezin irekiagoak ditudala eta Beran ditudan lagunen belarriak irekitzen ere saiatzen naiz, oso zaila bada ere… Irazokik eta lagunek zuen kulturetxe txukunean eman zuten kontzertura eraman nituen batzuk eta ez dakit oso kontent atera ziren. Haien arazoa da!
Uste dut ezin izango dudala larunbateko kontzertura joan. Pena da, izugarri interesgarria iruditzen zaidala Joseba Baleztenak bakarka hartu duen bidea… Baina izango dugu elkar ikusteko aukera!
Segi bizkor!!!
Agian lagun taldea aldatu beharko zenuke????
karkar… lasai ez naiz hortan sartuko…
Eta polemikarekin amaitzeko…(edo ez?) Berako musikazaleok badakigu zer dugun etxean biño ez dakienak agian musika munduan interes berezirik ez duelako da edo garrantzi haundirik ematen ez diolako, besterik ez.
Pena laruntekoa, biño egonen dira bertze aukerak ziur….
Jejeje… Ba agian bai, aldatu beharko nituzke lagunak! XDD Ez, ez, oso majoak dira, musika ‘ona’ ala ‘ezberdina’ interesatzen ez bazaie ere… Bertze batean elkar ikusteko aukera izanen dugu, ziur! Ongi pasa laruntin!!!
ERTZ
http://www.ertza.net/
XD
http://www.rtve.es/alacarta/videos/mapa-sonoro/mapa-sonoro-joseba-irazoki/2401529/?fb_action_ids=10202399062391211&fb_action_types=og.recommends&fb_source=other_multiline&action_object_map=%5B249147751932241%5D&action_type_map=%5B%22og.recommends%22%5D&action_ref_map=%5B%5D