Munduak poesia ospatzen du gaur eta Euskal Herrian ebento txiki bat izaten ari da. Ostiral goizean aurkeztu dituzte Donostian Munduko Poesia Kaieren lehen hiru aleak, Georg Trakl, Maria Merce Marçal eta Aime Cesaireri dagozkienak.
Aurkezpenaren zati bat ehizatu du Imanol Ubedak bideoan. Beñat Sarasolak azaldu ditu bildumaren irizpideak:
Arratsaldean berriz, Iruñeko Katakrak liburu dendan poeta horietako bakoitzari ahotsa jarriko diote Jon Alonsok (Cesaire), Itziar Diez de Ultzurrunek (Marçal) eta Luis Gardek (Trakl). Plan polita beraz, Susa argitaletxearen bilduma berriaren aitzakian antolatu dutena.
Munduko Poesia Eguna globo osokoa da gainera eta gaur egun horrelako efemerideekin gertatzen denez, inperioaren hizkuntzan lingua franca bihurtua zaigun ingelesean handik eta hemendik jaurtitako tweet pila ikusten ari gara.
“#WorldPoetryDay”(r)i buruzko Txioak
//
Hainbeste gauzarekin, oraindik irakurtzen hasi gabe dauzkazu duela egun batzuk postariak etxera ekarritako kaierak? Baita Durangon erosi genuen Sylvia Plathen Ariel eta beste poema batzuk ere? Lasai, ez zaie bateria agortuko. Bihar ere ez da egun txarra izango poesiarentzat.