Estatu Batuetako punk latinoek Eskorbuto entzuten dute

Gorka Bereziartua
2

Adelitas taldea da punk latinoaren erakusgarrietako bat (argazkia: Breanna Vinc)
Adelitas taldea da punk latinoaren erakusgarrietako bat (argazkia: Breanna Vinc)

Paradoxikoa denik ez didazue ukatuko: urteetan zakurdantzara animatzen gintuzten musikak baztertu eta 1980ko hamarkadako errepertorioari kasik katxi lerdeztatuari bezain tinko eutsi diogunok reggaetoiaren onurak baloratzen hasi garenean, jatorri latinoamerikarreko musikariak etorri zaizkigu esatera euskal rock erradikala dutela inspirazio iturri.

Artikulu interesgarria publikatu du El Confidencial webgunean Jose Duranek, AEBetan indarra hartzen ari diren punk talde berriei buruz. Hego Amerikatik yankee tartera joandakoen alaba-semeak dira, Texas eta Kalifornian bizi dira haietako asko, eta inspirazio iturri gisa Eskorbuto eta RIP bezalakoak aipatzen dituzte. Gehiago gustatzen omen zaizkie RRV etiketapean sailkatu ohi diren Euskal Herriko bandak talde estatubatuarrak baino, azken horien kezka sozialak aspertutako klase ertaineko jendeenak iruditzen ei zaizkielako.
New Yorken abuztuan egingo den Latino Punk Festivalean entzun ahalko dira musikari horietako batzuk Duranek seinalatzen duenez. Txosnan txandak egiteko boluntariorik?
Eguneraketa:
Gotzon Elizburuk Twitter bidez jakinarazi digunez, Adelit@s taldeak Soraluzen jo zuen. Eta taldekide gehienek ez omen dakite gaztelaniaz hitz egiten.

2 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA