Willis Drummond, maratoia bukatu baino lehenxeago

Gorka Bereziartua
0

 
Hamar kontzertu segidan zeuzkaten programatuta Willis Drummond taldeko kideek Joseba B. Lenoir gitarra jole berriaren etorrera ospatzeko.
Maratoia maiatzaren 15ean hasi zen eta joan den larunbatean, hilak 24 bukatu. Lanen erdiak eginda harrapatu nituen Hernanin, Goiz Argi tabernan eman zuten kontzertuan, baina angelu onik harrapatu ez —hura jendetza— eta ezin bideorik eskaini. Beharrik joan den ostiralean Lander Arbelaitz lankideak Bonberenean ehizatu zuen ARGIA egiten dugunontzat esanahi berezia daukan Berantegi kanta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA