Trikimailuak begi bistan

Gorka Bereziartua
3

Lau pertsonaiaren inguruan egituratzen da filma
Lau pertsonaiaren inguruan egituratzen da filma

Aurreiritziekin sartu naiz Magical girl ikustera, film luze bat lehen bigarren aldiz zuzendu duen Carlos Vermut Sail Ofizialean egotea festibal honek nazionalismo zinematografiko espainiarrari egiten dizkion kontzesio horietako bat izango zelakoan. Baina nahiko gustura ikusten den filma dela esango nuke, gauza batzuk onartzeko prest bazaude.

Javier Rebolloren zinemagintza gogora ekartzen du pelikulak. Eta zinema mota horren abiapuntuko kodeak dira trikimailua. Bestela esateko, egiantzekotasuna bigarren planoan geratzen da hemen, pertsonaiek jarrera absente moduko bat hartzen dute eta dialogoak absurduak dira.
Geroz eta gehiago korapilatzen diren hiru istorio uztartuz osatutako filmak badu bigarren irakurketa ere, Espainiako Estatuak bizi duen egiturazko krisiari egindako kritikak begi-bistakoak baitira.
Filmaren hasierako jolasak (xantaia-istorio ezinezko bat) irauten duen bitartean ondo funtzionatzen du. Bukaera aldera ordea, José Sacristanen pertsonaia bihurtzen da protagonista eta, deus ex machina bat egiten du. Errazkeria handiegia nire gusturako.
SAIL OFIZIALA
Magical Girl
Zuzendaria: Carlos Vermut
Aktoreak: José Sacristán, Bárbara Lennie, Luis Bermejo, Lucía Pollán, Israel Elejalde, Elisabet Gelabert, Miquel Insúa, Teresa Ruano, David Pareja, Eva Llorach, Javier Botet, Lorena Iglesias, Marisol Membrillo
Espainia-Frantzia
127 minutu

3 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA