Boligrafo Gorria
Euskara
by Gorka Bereziartua
  • Euskara

Nik orain egiten dut euskaraz, mainstream bihurtu baino lehen

Gorka Bereziartua
2014-12-01
1

Indieak, hipsterrak, antiojopastak (Victor Lenoreren liburutik hartutako irudia).
Indieak, hipsterrak, antiojopastak (Victor Lenoreren liburutik hartutako irudia).

Victor Lenorek argitaratutako liburuko disekzioaren ondoren baten bat tribu urbanoz aldatuko zen, baina, ez gaitezen engaina, hipsterrak, modernoak, antiojopastak baziren, badira eta izango dira; bai behintzat madalenei cupcake deitzen diegun bitartean.
Tendentzia sozial nahiko lausoa da, akaso bere ezaugarri nagusienetako bat taldetik bereiztea delako. Baina tribukideek badituzte puntu amankomunak, sarritan parodiarako baliatu izan direnak –egia esan, oso material ona dira txisteetarako; gaiari buruzko bromen antologia bikaina egin zuten duela urte batzuk gaztelaniaz: “Indie snobaren 69 klixeak”–.
Kontua da, ohiko moduan, joera hau ere gaztelaniaz eta frantsesez –baita ingelesez ere– sartu dela gurean nagusiki. Eta ez da posible. Onartezina da. Euskarak baditu ezaugarriak askoz egokiago egiten dutenak alternatibo, cool eta modernettien lurraldeko hizkuntza ofiziala izateko.
Eta, Euskararen Nazioarteko Eguna badatorrenez, eta egun horretan denek euskara ahotan izango dutenez, fenomeno erabat mainstream eta baztergarri bihurtuz, Aritz Ibañezek eta biok aurrea hartzea erabaki dugu.
Euskara abenduaren 3a baino lehen aldarrikatzera –baldin eta hipsterrek ezer aldarrikatu badezakete– animatu nahi ditugu herritarrak, gaur, orain, gure hizkuntzak lehenbiziko maketa argitaratu duen talde batek baino errekonozimendu publiko gutxiago daukan astelehen honetan.
"Nik orain egiten dut euskaraz, mainstream bihurtu baino lehen"
“Nik orain egiten dut euskaraz, mainstream bihurtu baino lehen”

Nik orain hitz egiten dut euskaraz, mainstream bihurtu baino lehen. Kolore eta taila ugaritan aurkituko duzu Oak Tixertak faktoriaren atarian.

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

antiojopastahipsterindie
1 Iruzkin
    Hipster izateko nolako mugikorra behar duzu? – zuzeu.eus (e)k dio: Erantzun
    2015-01-28, 8:02

    […] Argi eta garbi geratu da. Euskal Herrian hipsterra izateko euskaraz jakin beharra dago. Castellanoa mainstream da. Eta euskal musikako azken berritasunen berri izateko, ezinbestekoa da […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Artur Mas, Adolfo Suarezen 'remake' gisa ulertuta2014-11-27
Liburuak lapurtzeko gogoa daukat2014-12-12
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA