Maiatzaren lehenean jakin dugu, Luistxo Fernandezen txio baten bidez, Grooveshark webgunea itxi dutela.
10 urtez musika zuzenean webgunetik entzuteko plataforma garrantzitsua izan da, aitzindaria esparru horretan. Antza denez, webgunera kargatutako musika askok egile eskubideen legedia ez du errespetatu ordea.
Itxiko dutela dioen oharrak gerra galdu ondorengo deklarazioa dirudi, konpetentziako plataforma “txintxoak” gomendatuz, barkamen eskeen artean.
Eguneraketa (2015-V-06):
Batzuetan ahaztu egiten zaigu XXI. mendean bizi garela eta artxibo digitalak kopiatzea, azken finean, ez dela hain zaila. Le Monden irakurtzen dugunez, Grooveshark bueltan da beste helbide batean. Honetan, zehazki. Hau da, norbaitek, webgunean ixteko zorian zegoela susmaturik, mirror bat egin du.