Ikaratuta nago film hauek zer izan daitezkeen pentsatze hutsarekin: 26 zuzendari eta 26 labur, euskal alfabetoko letrak bezainbeste. Gure genero-zinema zorioneko dago, pantailetara iritsi berri baita Euskal Harriaren ABDak proiektuaren trailerra.
Azaroaren 5ean estreinatuko dute eta Euskal Herrian egindako beldurrezko, fantasiazko eta zientzia-fikziozko zineman mugarri berri bat ezarriko duela dirudi. Espiritu amateurra eta dibertsio labankadak uztartuko dituen proiektu honen azken berriak ezagutzeko, jarraitu @EHrenABDak Twitterren.
26 labankada emango dizkigu gure zinemak aurki
Gorka Bereziartua
0