Boligrafo Gorria
Musika
by Gorka Bereziartua
  • Musika

BIG festibalak merkatu segmentutzat hartu gaitu

Gorka Bereziartua
2016-03-01
1

Miarritzeko BIG festibala uztailean egingo da 8. aldiz eta dagoeneko iragarri ditu kartelburu batzuk.
Miarritzeko BIG festibala uztailean egingo da 8. aldiz eta dagoeneko iragarri ditu kartelburu batzuk.

Miarritzeko BIG festibalaren aurtengo edizioan ariko diren lehen taldeak ezagutu ditugu martxoko lehen egunean eta mota horretako beste jaialdi askok azkenaldian eman duten sentsazioa berresteko balio izan du.

The Chemichal Brothers, The Libertines, Prodigy… Oraingoz ezagutzen ditugun kartelburu nagusiak nire adineko jendeak –Y Belaunaldia– nerabezarotik ezagutzen ditu. Ideia bat egin dezazuen, internet gabe bizi ginen aspaldiko garai haietan eta musika elkartrukatzeko kaseteak erabiltzen genituen –bueno, The Libertines iritsi zirenerako akaso lagunen batek Kazaa izeneko programa baten berri emana izango zigun–.
Bai, onartu dezagun: zahartu egin gara.
Baina badago hori baino okerragoa den zerbait: merkatuko segmentu bihurtu nahi gaituzte. 30-40ren bueltan gabiltzanok erosteko ahalmen minimo bat daukagula aurreikusten dute programatzaileek eta eroso sentiaraziko gaituen kontzertu sorta eskaintzen digute. Horrela ari da nagusitzen arrisku handirik ez hartzeko joera, geroz eta nabarmenago, halako jaialdietako karteletan.
“Music, Beach, Food & Fun!” dira BIG festibalaren lau ardatzak. Lerro artean: 2007an lehertutako krisitzarraren aurreko beroaldi ekonomikora itzul zaitez, astebetez baino ez bada ere. Tentagarria izan daiteke eta ez diot inori kargu hartuko plan hori egitea erabakitzen badu. Baina seguru nago uda honetan izango dela lehenago ikusitakoaren errepikapena baino zerbait gehiago eskainiko digun beste kontzerturik.

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

big festibalajaialdiakmiarritzeMusikanostalgiauday belaunaldia
1 Iruzkin
    Sosak agortuta eta instituzioekin adostasunik gabe, Miarritzeko BIG Festivalek agur esan du | Boligrafo gorria (e)k dio: Erantzun
    2017-02-28, 19:08

    […] Williamsez gain, The Chemichal Brothers, The Libertines eta Prodigy 2016ko edizioan bakarrik –zerbait idatzi genuen artistak aukeratzean hartutako zero […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Epaile frantziar baten galderak ETAko militante baten aurrean2016-02-29
Euskararen kontrako debaldeko publizitateaz gogait eginda2016-03-15
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA