Boligrafo Gorria
Fauna publikoa
by Gorka Bereziartua
  • Fauna publikoa

Baldintza eta subjuntibo

Gorka Bereziartua
2017-09-19
1

“Guk ere erraztuko genuke 

herritarren parte hartzea 

autodeterminazio 

ariketa batean”

EH Bilduko alkateak (Naiz)

AliExpress-en Kataluniako independentismoa erosi zenuen; etxera iritsi eta kaxatik atera duzunean, ordea, muturra okertu zaizu: ez, ez zen hau. Zeren hau da gure gaur egungo independentismoa, produktu bat Kataluniakoaren antza izan dezakeena ilusio pixka bat duenarentzat, baina emozioak beste tenperatura batzuetan dauzkana sentiarazten duena Michael Douglas Falling Down filmean bezala, sartzen denean hanburgeserian eta bertako langileei edukazioz eskatzen dienean –bueno, edukazioz: KG9 subfusil bat eskuan edukitzeak uzten duen neurrian–, konparatzeko nolako hanburgesak iragartzen dituzten afixetan eta nolakoak zerbitzatzen dituzten gero. Eta klaro, konparazioa kabroia da.

Bueno, ba EH Bilduko alkateen Big Mac honekin igual: udaletxeko terrazan bazkaltzen duzunean piperpotoko saltsa derrigorrezkoa izateak mokadua garrazten du.
Nahi bai gure independentismoa ikusi hangoa bezala gihar guztiak punpaka, irribarre demokratikoa galdu gabe desafiatzen Espainiako Estatuaren demofobia, nazioarteko begiradak erakartzen, bide batez munduari erakutsiz nola funtzionatzen duten egunerokoan normal-normal hizkuntza gutxiagotu batean. Baina ez gaude horretan. Eta ez gaudenez horretan, halako adierazpenek kartoi-harrizkoak dirudite elkartasunetik haragoko terrenoetan sartzen hasten direnean, hutsik jarraitzen dutelako “genuke” bakoitzaren aurreko “bagenu”, “balitz” eta “bagina” osagaiek.
Bada tartea baldintzatik subjuntibora –“guk ere erraztu dezagun herritarren parte-hartzea autodeterminazio ariketa batean”–, zer esanik ez indikatibora –“guk ere erraztu dugu…” etc.– eta hemengo dantza, momentu honetan, mamboa baino gehiago da Despacito.

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

alkateakeh bilduindependentziakatalunia
1 Iruzkin
    Albistea eta iruzkina | Heterodoxia, diru teoria modernoa eta finantza ingeniaritza (e)k dio: Erantzun
    2017-09-19, 21:20

    […] 2 Ikus http://www.argia.eus/blogak/boligrafo-gorria/2017/09/19/baldintza-eta-subjuntibo/. […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Azkena Rocken emakume musikari gehiago eskatzeak eragina izan duela dirudi2017-09-13
Nahiago puta (eta ez espia, zientzialari edo idazle)2017-09-22
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA