Alexandria!

Gorka Bereziartua
0

"Hunetzaz kontent ezpazara, deskarga ezazu zuk zeure moldera, eta zure herrian usatzen eta segitzen den bezala" dio Axularrek (irudia: Exprai)

Edo antzeko zerbait oihukatu nuen estekan sakatu bezain laster, Alexandriako liburutegi digante hura etorri baitzitzaidan burura –ez dauka azken egunotako Egiptoko istiluekin zerikusirik post honek– weba argitu zitzaidanean. Armiarma.com-ekoek egin dutela egin, berriro ere: 248 e-liburu (edo liburu-e) jarri dituzte PDF eta EPUB formatuetan doan. Euskal literaturaren klasikoak batzuk, Etxeparetik Mirandera; nazioarteko klasikoak besteak, Literatura Unibertsala bilduman publikatuak tartean. Lerde-jarioa gelditzean irakurgailu bat erosi beharko. Zein? Tablet bat? Liburuak bakarrik leitzen dituen gailua? Modelo hibridoren bat? 2011 honetako galderetako bat izango dela uste dut, eta momentuz ez daukat erantzunik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA