Boligrafo Gorria
Literatura
by Gorka Bereziartua
  • Literatura

Hezur hezearena, eta beste istripu poetiko batzuk

Gorka Bereziartua
2009-06-30
1

Hezur hezeak? Non? Non?
Hezur hezeak? Zaunk! Non?

— Aizak, San Joan Batailatzailearen kontu hori aspaldi asmatua zegok! —esan dit lagun batek telefonoz, joan den astean hemen zintzilikatu nuen ohar batez hizketan. Eta egia da: Google-en bilaketa eginda mordoxka dira hiztripu horren adibideak. Arrazoia, ziurrenik, “LL” soinua ahoskatzeko askok daukaten arazoa, eramaten dituena “Y” esatera, eta San Joanen izena liskartzera.

Dena dela, akatsak oraingoan utzi du esanahi sakonago bat, Apoaren edertasunan Koldo Izagirrek proposatzen zuen beste istripu poetiko haren tankerakoa (Lizardiren “egur hezearen kea” aldatzea, Hezur hezearen kea bihurtzeko).
Gogoan dut behin kolaboratzaile batek bidalitako testu batean “zaintasun” hiztripua aurkitu nuela. Zalantza izan nuen, bere horretan utzi-ez utzi: egoera zainak tenkarazteko modukoa denean, zaintasunak izaten baititu pertsonak, eta ez ohiko zailtasunak.
Horrelako gehiago non aurkituko, Jozulinen post- batez akordatu naiz, zaharra, antzinakoa ia, 2006koa. Ikasleak poesian zortzimilakoak egiteko gai direla erakutsi zuen Jozulinek ordukoan. Gaitasuna, ez dago esan beharrik, nahi gabe edukitzen da.
Adibidea, ariketa bat:

Lotu esaldi biak erlatibo baten bidez:
Aitziberrek soineko berria erosi du. Zuloz beteta dago.
Zuloz beteta dagoen Aitziberrek soineko berria erosi du.

Gehiago Jozulinen Baga, Biga, Blogan.

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

apoaren edertasunahiztripuaistripu poetikoasan joan batailatzailea
1 Iruzkin
    Jozulin (e)k dio: Erantzun
    2009-07-06, 21:27

    “Biblioteta” ere ez da hiztripu txarra…

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

San Joan bataioa2009-06-24
Michael Jackson? Bertsioak hobe2009-07-01
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA