Sosik gabe geratu naiz Euskadi Sarietan okerreko apustua egiteagatik

Gorka Bereziartua
7

Xabier Lete (arg.: Zaldiero, Literaturaren Zubitegitik)
Xabier Lete (arg.: Zaldiero, Literaturaren Zubitegitik)

Batzuetan ez dago hanka ipurmasaileraino sartzea bezalakorik, eguna ondo hasteko (esateko modu bat da, eguerdian jakin dut notizia): Xabier Letek irabazi du Euskadi Saria. Blog hau irakurtzen duenak jakingo du joan den astean Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbaoren alde jokatu nuela nire fortuna guztia, datu objektibo batean eta silogismo batean oinarrituta. Bada, ez. Huts egin dut.

Beste batzuk ni baino hobeto informatuta zeuden, Klig blogean ez baitzeukaten duda izpirik Leterentzat izango zela. Behar zaitut Euskadi kanta entzunda ateratako ondorioa? Epaimahaikoen artean infiltratutako norbait? Ez, ez dugu gaizki pentsatuko. Total, ez du ezertarako balio: bitakora horren egilea hor joan da, nire sos guztiak “€” ikurra zeukan poltsa marroi batean sartuta.
Eta ni geratu naiz, poltsikoak urratuta eta pantaila eskura. Eskerrak hilabete bukaera hurbil dagoela. Soldata kobratu bitartean, asteburuko poteoa bertan behera utzi beharko dut. Eskerrak Leteren errezitaldi bikain bat eskura daukadan, asteburuan ikusteko.

7 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA