Zer irakurri behar zuten Audenen ikasleek

Gorka Bereziartua
0
W. H. Audenek ikasleei 1941-1942 ikasturtean banatu zien programa.

Unibertsitateko literatura ikasgaia gogorra dela pentsatzen duzu, e? Agian hau irakurri ondoren ez zaizu hainbesterako irudituko.

W. H. Auden Michigango Unibertsitateko irakasle izan zen 1941-1942 ikasturtean eta duela gutxi argitaratu da seihileko batean, “Patua eta gizabanakoa Europako literaturan” izeneko kurtsoan erabili zuen programa.

6.000 orrialde baino gehiago irakurtzea eskatzen zuen Audenek, tartean Danteren Komedia jainkotiarra, Melvilleren Moby Dick eta Dostoievskiren Karamazov anaiak, batzuk aipatzearren —oraindik tentaldian erori ez bazara, hau da momentua, egin klik artikulu honi laguntzen dion irudian eta harritu, are, izutu zaitez—.

Txistea, dena den, dokumentuaren goiko aldean dago: sei hilabetez leitu-leitu-leitu-leitu-leitu zertarako eta bi kreditu (!) lortzeko.
Ez da blog honen intentzioa irakurlea halako neketan sartzea, horregatik, liburu bakarra gomendatuko dugu itxi aurretik: Auden beraren poemak, 1994an Juanjo Olasagarrek euskarara itzuliak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA