Nola hasi zen Alice Munro istorioak asmatzen

Gorka Bereziartua
0

 
2013ko Literatura Nobel Saria irabazi duen idazlearen liburu bakarra daukagu euskaraz, Meettok argitaletxeak publikatutako Zorion handiegia. Ipuin liburu hori argitaratu ondoren egin zioten, hain zuzen, goian ikus dezakezuen elkarrizketa.

Diana Athill idazle eta editorearekin Kanadako International Festival of Authorsen (IFOA) solasean, Munrok azaltzen du noiz eta nola hasi zen istorioak asmatzen. Elkarrizketa berezia da, umore onez egina eta idazleari ezagutzen ez genizkion haurtzaroko irakurketa makabroak erakusten dituena.
Sariarengatik pozik nago. Ez du Munroren literatura hobe bihurtuko baina gauza bat ziurtatuko digu, IƱigo Roquek atzo esan zuen moduan: datorren urtean seguru haren beste liburu bat izango dugula euskaraz, Nobela irabazi duten idazleak euskarara itzultzea ahalbidetzen duen Jokin Zaitegi bekari esker.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA