Boligrafo Gorria
Literatura
by Gorka Bereziartua
  • Literatura

Jon Alonsok badaki sintetizatzen

Gorka Bereziartua
2014-03-31
1

Hernaniko Kronikari perla batzuk erantzun dizkio Alonsok.
Hernaniko Kronikari perla batzuk erantzun dizkio Alonsok.

Mota askotako elkarrizketak irakurri izan ditut idazleekin, baita egin ere; eta maiz sentsazioa duzu elkarrizketa horiek senide pobrea direla, pertsona horrek esateko daukana, ondo pentsatuta jarri duela jada liburuan. Kasurik tipikoenean, inprobisazio nola-halako bat besterik ez dela kazetariari erantzuten diona.
Batzuetan ordea, elkarrizketaren erantzunak ere poesia dira. Edo mikroipuina, segun eta nondik begiratzen zaion. Jarri Jon Alonso adibidez: pasa den asteburuan egin diote elkarrizketa bat Hernaniko Kronikan eta eman dituen erantzun batzuk apartak iruditu zaizkit, liburu batean argitaratzeko modukoak.

Zu zineko gidoigilea bazina, eta Nafarroan gertatzen ari denari buruz pelikula bat egin beharko bazenu, zein titulu jarriko zenioke?

‘Almorrana zornatu bat ipurtzuloan’.

Zein izango litzateke pelikula horretako eszenarik funtsezkoena?

Almorrana daukan pertsona ospitalera joan eta ebakuntza egiten diotenekoa.

Euskal gizartearen azken 30 urteak laburtzeko, zein esaldi egingo zenuke?

Hi gaizki, ni okerrago, izorra gaitezen biok.

Hori da sintesi gaitasuna eta ez haiku egileena.

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

hernaniko kronikajon alonsonafarroasintesia
1 Iruzkin
    Argian bego | High Alaitasuna (e)k dio: Erantzun
    2014-04-03, 6:00

    […] Beste kontu batez ari zela, Gorka Bereziartuak aipatu berri du haiku egileen sintesi gaitasuna. Walden ezin dut euskaratu, baina bai horretan lagundu sintesiak eginez. Hemen adibide batzuk. Eta hemen gaurkoa: […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Hiru ekimen kultural agonikoak ere alaitzeko2014-03-26
Prekarietateari nola erantzun kulturan2014-04-02
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA