Pablo Berastegui, Donostia 2016ko zuzendari berria

Gorka Bereziartua
0

Berastegi, 2009ko argazki batean (irudia: El País).
Berastegi, 2009ko argazki batean (irudia: El País).

Hedabideen aurrean datorren asteartean aurkeztuko duten arren, ostiralarekin jakin dugu Pablo Berastegui izango dela Donostia 2016 egitasmoaren zuzendari orokor berria.
Horren bitartez, honekin eta honengan, bukatutzat eman daiteke apiriletik hiriburu kulturalaren bulegoak bizi duen behin-behineko egoera eta askatuta legoke egitasmoaren korapilo urgenteena –beste batzuen berri astekariko erreportaje honetan eman genuen–.
Pablo Berasteguiren esperientzia azpimarratu dute 2016 Fundazioaren Patronatuko kideek hautaketaren berri ematerako orduan.
PhotoEspañako zuzendaria izandakoa da, baita Madrilgo Matadero zentro kulturalekoa ere –Donostiako kultur kudeatzaileen harrobi ona dirudi gune horrek, han aritu baitzen egun Tabakalera zuzentzen duen Ane Rodriguez ere–, eta azken urteetan Conde Duque kulturgunean aritu da 46 urteko iruindarra.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA