Publikoaren dibortzioa

Gorka Bereziartua
0

Film argentinarra da 'Aire libre'
Film argentinarra da ‘Aire libre’

Bikote harreman baten azken hatsek ardazten dute Aire libre film argentinarra. Amaiera aurreikusgarrira iristeko gehitxo luzatzen dela iruditu zait.

Txistuak gailendu dira Antzoki Zaharreko pasean (egia da txandarik txarrenetarikoa dela 19:30etakoa, askorentzat eguneko laugarren pelikula izaten baita).
Filmeko aita-amen harremana eta zaharberritzen ari diren etxeko obra desastrosoa paraleloan jarriz eraikitzen den istorioak gauza berri askorik ez du ekarri Sail Ofizialera. Mantsoa eta errepikakorra, tentsioa pilatu eta azken leherketa bilatzen du gidoiak, baina ez du bigarren helburua erabat lortzen.
Familia giro estu horrek sortzen duen ezinegona transmititzea lortzen du gutxienez. Dibortziora iritsi bitarteko gertakari txiki gorrotagarriak islatzea ere bai. Baina hori baino arrazoi gehiago pantailan jarri ezean, publikoaren zati bat beste norbaitekin liatu liteke.
SAIL OFIZIALA
Aire libre
Zuzendaria: Anahí Berneri
Aktoreak: Leonardo Sbaraglia, Celeste Cid
Argentina
103 minutu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA