
Aurreiritziekin sartu naiz Magical girl ikustera, film luze bat
Javier Rebolloren zinemagintza gogora ekartzen du pelikulak. Eta zinema mota horren abiapuntuko kodeak dira trikimailua. Bestela esateko, egiantzekotasuna bigarren planoan geratzen da hemen, pertsonaiek jarrera absente moduko bat hartzen dute eta dialogoak absurduak dira.
Geroz eta gehiago korapilatzen diren hiru istorio uztartuz osatutako filmak badu bigarren irakurketa ere, Espainiako Estatuak bizi duen egiturazko krisiari egindako kritikak begi-bistakoak baitira.
Filmaren hasierako jolasak (xantaia-istorio ezinezko bat) irauten duen bitartean ondo funtzionatzen du. Bukaera aldera ordea, José Sacristanen pertsonaia bihurtzen da protagonista eta, deus ex machina bat egiten du. Errazkeria handiegia nire gusturako.
SAIL OFIZIALA
Magical Girl
Zuzendaria: Carlos Vermut
Aktoreak: José Sacristán, Bárbara Lennie, Luis Bermejo, Lucía Pollán, Israel Elejalde, Elisabet Gelabert, Miquel Insúa, Teresa Ruano, David Pareja, Eva Llorach, Javier Botet, Lorena Iglesias, Marisol Membrillo
Espainia-Frantzia
127 minutu
3 Iruzkin
Carlos Vermuten bigarren luzemetraia da Magical Girl, ez lehenengoa. Lehendabizikoa Diamond flash(2011) izan zen. Akatsak alde batera, merezimendu osoz irabazitako lekua sail ofizialean, nere ustez.
Arrazoi duzu, zuzendu dut akatsa.
Sail Ofizialean duen lekuari buruzko komentarioa azpitestuarekin idatzita dago. Ez nintzen hainbeste ari Carlos Vermuti buruz, ezta bere lanari buruz ere.
Haserre nengoen hori idatzi nuenean, El Paíseko Carlos Boyerok ‘Loreak’ filmari buruz idatzitako kritikaren lehen paragrafoa zela-eta: http://cultura.elpais.com/cultura/2014/09/23/actualidad/1411492074_633043.html
Kontzesioarenak horri erantzuten dio, ez beste ezeri.
Bai, irakurria nuen Boyeroren kritika hori, eta bueno, zer esan, berak ere askotan haserre idazten duelakoan nago. Hala ere, behin Zinemaldia amaitua, Boyeroren tesia “Lasa eta Zabala” pelikulari leporatzera ausasartzen naiz. Ez dut uste, nahiz eta lehiatik kanpo egon, sail ofizialerako maila duenik azken honek. Dezepzio handia eraman nuena.