Boligrafo Gorria
Literatura
by Gorka Bereziartua
  • Literatura

Kapuscinski, trapu zikinak eta kazetaritzaz hitz egitea, burua lotuta

Gorka Bereziartua
2010-03-02
1

Kapuscinski, hil ondoren bihurtu da polemika iturri Polonian
Kapuscinski, hil ondoren bihurtu da polemika iturri Polonian

Badute saltsa Polonian, Ryszard Kapuscinskiren biografia ez-ofizial baten kontura: Kapuscinski Non-fiction du titulua; Artur Domoslawskik idatzi du; eta, esaten dutenez, leporatzen dio komunismoarekin kolaboratu izana; egiazko historia moduan kontatu zituen zenbait gauza goitik behera asmatu zituela iradokitzen omen du…
Trapu zikin batzuk aireratu dituela, alegia, eta zainak lehertu beharrean jarri dira asko. Kapuscinskiren alarguna saiatu da eragozten biografiaren argitalpena, eta epaitegietara ere jo du saiatze horretan. Wladyslaw Bartoszewski Poloniako atzerri ministroak ere ahotik sutan hitz egin du liburuaren kontra, argitaletxe batzuk putetxeen moduan portatzen direla esanez.
Domoslawski, biografiaren egilea, harrituta dago: “Nire liburua zintzoa da. Arraroena da Kapuscinskirekiko sinpatiaz idatzi nuela” adierazi dio The Guardian egunkariari.
Baina, Ebanoren egilea jainko ala deabru zen alde batera utzita, artikulu bereko beste esaldi batek jo nau muturrean: “Kapuscinski kazetaritzan esperimentatzen ari zen. Ez zen ohartu kazetaritza eta literaturaren arteko lerroa gurutzatu zuela. Oraindik uste dut haren liburuak politak eta atseginak direla. Baina, azken batean, fikziozkoak dira”.
Karmelo Landak Euskarazko Kazetaritzaren Kongresurako idatzi zuen ponentziaz akordatu naiz. Landak esaten zuen, hainbat arrazoi tarteko, literaturaren eta kazetaritzaren arteko tartea gradu kontua dela gaur egun. Eta horri jarraituz, kosta egiten da Domoslawskik aipatzen duen lerroa non dagoen asmatzen. Burua lotuegi daukanaren sailkapena dirudi. Duela bi mendeko ikuspegia. Baina, egunero publikatzen diren gauzak ikusita, zabalduen dagoena.

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

domoslawskikapuscinskikarmelo landakazetaritzaLiteraturanon fiction
1 Iruzkin
    zuzeu.com — Iraganak Kapuscinski harrapatu du (e)k dio: Erantzun
    2010-03-03, 22:06

    […] eta literaturaren arteko muga lausoaz ari dela, horrela amaitzen du Gorka Bereziartuak Boli Gorria blogean Kapuscinskiren aferaz idatzitako […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

1981eko estatu kolpearen klixeetatik harago2010-02-23
“Mundua konkistatzen saiatu”2010-03-09
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA