Erleak esnatzen hasi dira; baita liztor erreginak ere

erleekin-dantzan
0

Janosch Diggelmannen argazkia, (Unsplash)

Lortu dute haien zeregina Santa Ageda bezperan baserritar jantziekin herrian zehar  ibili ziren taldeen makil kolpeek eta bihotzez abestutako koplek. Ama lurra esnatu da. Hala adierazten dute loretan dauden sahatsek. Baita erleen azken egunetako hegaldi ugariek ere. Erle zaharrak diren arren, ari dira nektarra eta polena biltzen erlauntzaren erreserbak, oso eskasak orain, handitu nahian. Ez dira erle asko, koadro gutxi batzuk bakarrik, baina gogotsu ikusten zaie: (23_02_19_erleak lanean)

Erlezainak ere lanean ari gara, udaberriak eztanda egin aurretik azken prestaketekin. Aurten bereziki lanean gogoz gabiltza liztor asiar erreginak harrapatzeko tranpak prestatzen. Eta gure elkarteko hainbat erlezainek dagoeneko prest dituzte:

Jexusek material birziklatuekin egin du bere tranpa:

 

Pilik ere bere semeak prestatutako kaxa erakutsi digu bideo batean:

 

Eta azken berriak direla eta, hobe dugu tranpak lehenbailehen prest izatea. Otsailaren 18an, erlezain batek esan zigun Aginagan lehenengo liztor asiar erreginak harrapatu zituela; Oiartzunen, 19an harrapatu zuten lehena; eta Irunen 20an. Liztor asiar erreginari aurre egiteko garaia iritsi da. Prest zaude?

ERLEAREN SALBAMENDU SAREAn parte hartu

Bidasoako Erlezain Elkartea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA