Zenbait bertso xelebre -Bernardo Atxaga
Asko maite zaituztet. Asko.
Baina eta akaso horregatik, batzuetan, suizidatzeko gogoa sartzen zaio bati euskaldunen artean.
Ederki adierazten du hori Bernardo Atxagak bertso xelebre hauetan.
Kantu honetako kolaboratzaileak:
Felipe Kortaxarena, Eñaut Elorrieta, Xanpo (Erantzun), Irati Epelde, Gorka Suaia.
Bete dezagun historia farrandez!
Batzuetan jartzen naiz
etxetik begira
begiak jausten zaizkit
leihotik behera
lurrean salto eginez
kanikak bailira
gaua etorri arte
dibertitzen dira.
Ikusmira galduta
asper naizenean
gogoa ipintzen dut
etorkizunean
zer egin behar dudan
euskaldun artean
suizidatzen ez banaiz
datorren urtean.
Estraineko gauza
zehar alpertu
jatearekin soilik
nor da gaur kontentu
asmatu behar ditut
makina bat santu
egutegia festaz
erabat gorritu.
Lagunekin paratu
txokolate jatiak
zaku karrerak eta
bidaia haundiak
ezagutu nahi ditut
enpatxu eztiak
Constantinopla eta
Parisko zubiak.
Apaizei sotanak
dizkiet kenduko
itsasuntzi piraten
banderak egiteko
tiobibo batetan
denok gara igoko
zintzoak garelako
ez dugu ordainduko.
Musika joko dugu
alde guztietan
batek bonboan eta
besteak tronpetan
bilutsirik bainatuz
ilargi argitan
maitia bilatuko
dugu ur azpitan.
Biziko gara horrela
hirurehun bat urtez
banku guztietako
jabetzaren kaltez
sufrimendua eta
nigarraren ordez
farra eta farrandaz
historia betez.
Horrelakorik inoiz
gerta ez baledi
izan gintezke arrain
batzuetzat txori
txit ondo hitzeginez
eskuetan geldi
borreruak baditu
milaka aurpegi.
Suizidatzea baino alternatiba hoberik baditugu, adibidez Malagara joan bizi izatera… Zergatik? Nagore Aranburuk azalduko dizu bere BODOLOGU batean. Begiratu hemen: http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/1867180/bideoa-bodologuak-nagore-aranburu-euskaldun-izateari/
Malaga izan bedi, gure enegarren probintzia orduan!
edo nola izorratu abesti bat!
Alfonso! Nik ez dut kanturik izorratu. Ez zaizula gustatu? Eskubide osoa duzu. Baina nik Atxagaren bertso horiek nire gustura kantatu ditut lagun handi batzuen konpainian. Ez besterik.
Ea aurrekoak gustatu zaizkizun, edo datozenak!
Niri bai gustatu zait, eta asko gainera! Atxagaren bertso hori aukera ona!
Mila esker, ene tutore taxonomikoa!
oso ona Imanol, segi horrela…
Zorionak! Lan bikaina!
Hirurehun urtez agian ez, baina farra eta farrandaz
historia betez bai. Makrobiotika lagun?
300 urte betetzeko osasuna zaindu beharko da ba!
Segiko dugu ahaleginean!
ondo egongo litzake Ska estiloan saiakuntza bat egingo bazenu !!!!
Elkarrekin probatu beharko dugu akaso! Eta ez SKAkeatu orain, eh?