Milia Lasturkoren eresia

Milia Lasturkoa gazterik hil zen, erditzeko orduan, Arrasaten, XV. mendearen lehen erdialdean. Eresi hauetan, Miliaren ahizpak eta koinatak Milia Lasturkoaren heriotza dute kantagai. Lehen lau estrofetan, Miliaren ahizpak adierazten du Peru Gartzia Orokoa senarrak Miliari tratu onik ez diola eman, eta Arrazolako Marinarekin ezkontzeko asmoa omen duela salatzen du. Bosgarren eta seigarren estrofetan, Peru Gartziaren arrebak, Santxa Ortizek, hartzen du hitza, anaiaren alde egiteko. Azken hiru ahapaldietan, Miliaren ahizpa mintzo da, ostera. Miliaren heriotzak bi familien ohorea bihurtu du auzi.
Erdi Aroan, emakumeek hiletetan eresiak abesten zituzten. Garai hartako eliza-dokumentuetan, maiz, andere-kantuak debekatu egiten ziren, jatorri paganokoak eta lizunak zirelakoan. Hala ere, andere-eresien tradizioak berandu arte iraun zuen, Garibairen testigantza aintzak hartzen bada.



Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude