Hasiera »
Iker Blasen bloga - Filipinetatik
Iker Blas
Hernani, 1983. Portugal, Andaluzia, Errumania eta Argentina bezalako lekuetan bizi ondoren, Asiara egin dut salto eta orain Bisayaten (Filipinetan) bizi naiz. Blog honetan urruneko irla haien kontuak topatuko dituzu
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Iker Blas(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Imanol(e)k Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten? bidalketan
- Iker Blas(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- A. Aranburu(e)k Coca Colari boikota azukrearen lurraldean bidalketan
- Iker Blas(e)k Filipinetatik blog berria bidalketan
Zergatik ez da Filipinetan gaztelera hitz egiten?
2017-07-06 // Filipinak // 2 iruzkin
Espainiak 333 urtez (1565-1898 bitartean) Filipinak okupatu bazituen ere gaur egun filipinarrek ez dute gaztelera hitz egiten. Filipinar askoren izen abizenak eta eguneroko hizketaldietan darabilten ehunkada hitzen jatorria gazteleran egon arren hori filipinarren gehiengoarentzat oharkabean pasatzen den zerbait da. Iberiar penintsulatik etorritako batentzat deigarria da oso Espainia eta gaztelerari buruz filipinarrek duten ezjakintasuna. Amnesia kolektiboa baino badirudi filipinarren iragana generazio batetik bestera kolpetik ezabatua izan zela.
(gehiago…)
Sitio-egoera Filipinetan
2017-06-16 // Bideoak, Filipinak // Iruzkinik ez
Pasaden maiatzaren 23an Rodrigo Duterte presidenteak sitio-egoera ezarri zuen Mindanaoko uhartean. Erabakia ez da nolanahikoa izan. Mindanaon Filipinetako populazioaren laurdena (25 milioi lagunetik gora) bizi da eta Luzon eta gero artxipelagoko 2. irla handiena da. Neurri berriak oraingoan morbo eta oihartzun gutxi sortu du mendebaldeko hedabideetan. Dirudienez honelako neurriek ez diote giza eskubideen egoerari kalte egiten. Erabakia Marawiko liskarren ondotik hartutakoa izan arren, ideia hori aspaldian zebilen Rodrigo Duterteren buruan bueltaka. Iazko abenduan esaterako ustekabean pasa diren adierazpen batzuetan Rodrigo Dutertek Mindanaoko gerrilla islamiarra Marawi erasotzera desafiatu zituen.
(gehiago…)
Coca Colari boikota azukrearen lurraldean
2017-05-18 // Filipinak, Historia // 2 iruzkin
Negroseko mapa (irudia: Wikipedia).
Filipetako 4. uharte handienak Negros du izena. Konkistatzaile espainiarrek eta euskaldunek erabaki zuten bertako Ati indigenen azal kolorea beltzarana zelako irla izen horrekin bataiatzea. Jatorrizko izen ilonggoak, Buglas (zatiketa), lurraldearen geografia hobeto deskribatzen bazuen ere, gaur egun ez du inork gehiago erabiltzen.
Negrosen 4,5 milioi lagun bizi dira Nafarroak eta Arabak batera osatzen duen lur azalera berean. Irla administratiboki eta linguistikoki bi probintziatan zatitzen da: Negros Occidental (hiligaynonera edo ilonggoera hizkuntzak nagusitasuna duen lurraldea) eta Negros Oriental (cebuera hizkuntzak nagusitasuna duen lurraldea).
(gehiago…)
Filipinetatik blog berria
2017-05-05 // Filipinak, Historia // 2 iruzkin
Orain hilabete gutxi batzuk etorri nintzen Filipinetara bizitzera, Euskal Herritik 12.000 kilometrora. Urrutitxo dagoen artxipelago zabal hau (7.000 uharte baino gehiago) gaur egun gure artean nahiko ezezaguna izan arren, iraganean euskaldun ospetsu askoren helmuga izan zen. Ezin ditugu ahaztu alde batetik; Espainiako koroaren zerbitzura beti leialtasunez lan egin zuten euskal gizon abenturazale, jator eta kristauak, besteak beste, Juan Sebastian Elkano, Miguel Lopez Legazpi edo Andres Urdaneta, eta bestetik; bizitza hobeago baten bila iritsitako etorkinak. Gaur egun euskal arrastoak filipinarren izen-abizenetan, toponimian eta Jai Alai frontoien moduko bitxikerietan topatu daitezke.
Palawan uhartea, Filipinak (irudia: Youtube).
(gehiago…)
Bioeraikuntza: gizakien eta haien inguruarekin bat datorren arkitektura eta eraikuntza kontzeptu bat da
2014-10-16 // Argentina, Lagunak // Iruzkinik ez
Marco Aresta (Lisboa, Portugal, 1982) arkitektoa eta artista plastikoa da. Buenos Airesko Unibertsitatean (UBA) irakaslea da eta Diseinu Bioklimatikoetan ikerlari zuzendaria da. Argentinako hiriburutik urrun bizi da ordea, El Hoyo, Patagoniako Chubut probintzian. Han arkitektura biologikoari buruz argitaratu berri duen liburu berria aitzaki hartuta solasaldi txiki bat izango dugu eskualde horretan lantzen den eraikuntza metodo horri buruz.
Aresta-Vilalta sendia (eskuinean Marco Aresta) El Hoyo, Chubut (Argentina).
(gehiago…)
“Euskal Herrian jaio ez garen euskaldunak ere euskaldunak gara”
2014-06-02 // Argentina, Diaspora, Lagunak // Iruzkinik ez
Alejo Conti (Rosario, 1992) Nazioarteko Harremanetako ikaslea eta euskara irakaslea da Rosarioko Unibertsitate Nazionalean. Horrez gain, Zazpirak Bat euskal etxeko kidea ere bada.
Alejo Conti (eskuinean) bere ikasleekin Zazpiak Bat euskal etxean (Rosario, Argentina).
(gehiago…)
Rosarioko kom indigena urbanoak
2014-05-12 // Argentina, Bideoak, Bolivia, Paraguai // Iruzkinik ez
Milioi bat eta erdi lagun bizi dira Rosarioko (Santa Fe probintzia) eremu metropolitarrean. Argentinako hirugarren hiri handiena da eta kanpoaldeetan txabolagune asko ditu. Horietako bat da Los Pumitas auzo umila. Trenbideak irudikatzen duen muga ikusezina igarota, erdigunetik sei kilometro ingurura oso bestelako errealitate batekin egin dut topo. Errepide nagusitik desbiratzerakoan kaleak asfaltatuak egoteari uzten diote eta hemen instituzio publikoen presentzia oso txikia da. Nire zain nituen, Ernesto Oscar Talero (La Pampa del Indio, 1967) Qadhuoqté Auzo Elkarte Komunitarioko lehendakaria eta Santa Fe probintziako Indigenen Parte-hartze Kontseiluko ordezkaria eta Ronaldo “Vilo” Sánchez (Juan José Castelli, 1990) auzoko bizilaguna eta elkarteko boluntario gaztea. Biak iparraldeko Chaco probintziatik emigratu duten kom indigenak dira. Elkarrizketari ekin baino lehenago, gaztelania beraien ama-hizkuntza ez dela argi utzi didate.
Vilo Qadhuoqté Auzo Elkarte Komunitarioko muralaren ondoan.
(gehiago…)
Emakume brasildarrak: hedabideetako inkonotik errealitatera
2014-05-05 // Brasil // 2 iruzkin
Brasil kontinente baten barruan dagoen beste kontinente bat bezala definitu ohi dut nik. Batetik, Hego Amerikako azaleraren erdia brasildarra delako eta populazioaren erdia (200 milioi) bertan bizi direlako, eta bestetik, kontinentearen gainontzeko herrialdeetatik ezberdintzen dituen bi ezaugarri indartsu dituelako: hizkuntz portugesa eta afrikarren ondorengoak (brasildarren %50,9ak jatorri afrikarrak dituela onartzen du).
Avenida Brasil telesaileko pertsonai nagusiak. Zazpi pertsonaietatik bakar batek ere ez ditu jatorri afrikarrak (argazkia: www.ciudad.com.ar).
(gehiago…)
Latinoamerikako pelikula onenen zerrenda
2014-04-29 // Argentina, Bideoak, Bolivia, Brasil, Ekuador, Kolonbia, Paraguai, Peru, Uruguai, Venezuela // Iruzkinik ez
Internet Movie Database (IMDb, euskaraz “Filmen Datu-basea Interneten”) sarean existitzen den filmeen datu-base handiena da. Webgune horretan erregistratzen diren erabiltzaileek filmeen balorazioa (0-10 bitartean) eta kritika utzi ditzakete. Urte hasieran, IMDb-ko lan-taldeak Latinoamerikako herrialde bakoitzeko film onenen zerrenda zein den erabakitzeko botazioa jarri zuen abian. Zerrenda osatzen duten film gehienek Latinoamerikako gizarteek sufritzen duten biolentzia erakusten dute era gordinean. Hau da zerrenda:
Iturria: http://culturacolectiva.com
(gehiago…)
Kale-txakurrak
2014-04-07 // Argentina, Egunerokoa // Iruzkinik ez
1980. hamarkadan Euskal Herriko kale-paisaiaren parte ziren kale-txakurrak. Ikastolatik etxerako bidean behin baino gehiagotan egiten zidaten konpainia. Nire desilusiorako eta amaren lasaitasunerako ez zuten etxeko portalaren muga sekula igarotzen.
José C. Paz (Buenos Airesko probintzia) herriko tren geltokia.
(gehiago…)